Proposamen berritzaile bat da, Gipuzkoako merkataritzak etorkizun jasangarriaren aurrean duen posizionamendua eta lehiakortasuna hobetzeko
Proposamen berritzaile bat da, Gipuzkoako merkataritzak etorkizun jasangarriaren aurrean duen posizionamendua eta lehiakortasuna hobetzeko
Proposamen berritzaile bat da, Gipuzkoako merkataritzak etorkizun jasangarriaren aurrean duen posizionamendua eta lehiakortasuna hobetzeko
Dendatu autodiagnostikorako tresna Naturklimaren webgunean dago eskuragarri, eta Gipuzkoako saltokiek jasangarritasun eta zirkulartasun irizpideetan oinarritutako autodiagnostikoa egin dezaten sortu da, horrela, kudeaketa ekonomia zirkularrera egokitu eta trantsizio ekologikoaren erronkaren aurrean modu lehiakorrean koka daitezen.
José Ignacio Asensio: “Dendatu Gipuzkoako saltokien eskura jartzen dugun tresna bat da, trantsizio ekologikoaren eskakizunei aurrea hartu ahal izateko eta lehiakortasuna indartzeko, jasangarritasunari dagokionez”.
Dendatu tresna informatiko bat da, eta maila guztietako erakundeen arteko lankidetzari eta bultzadari esker lortu da: Donostiako Udaleko Ekologiako Zinegotzitza, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentua eta Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Saila. Tresnaren diseinuan San Sebastian Shops elkarteak eta Naturklimak parte hartu dute, bertan kokatuko baita tresna eta bertatik emango baitzaie behar duten laguntza eta aholkularitza saltokiei.
DENDATU ekonomia zirkularra bultzatzen jarraitzeko eta saltokiek ingurumen jarduera hobea izan dezaten sortu da, bolumena, tamaina edo jarduera sektorea edozein izanik ere. Jose Ignacio Asensio Ingurumeneko diputatuak adierazi duenez, diagnostikoa da eman beharreko lehen urratsa sektore ekonomiko guztietan trantsizio ekologikoa erraztuko duten eguneroko jardueretan aldaketak egiten hasteko, eta merkataritza oso sektore ekonomiko garrantzitsua da; horregatik, lehiakortasuna hobetzeko gako zirkular eta jasangarri berrietan kokatzen lagundu behar zaio: “Dendatu Gipuzkoako saltokien eskura jartzen dugun tresna bat da, trantsizio ekologikoaren eskakizunei aurrea hartu ahal izateko eta lehiakortasuna indartzeko, jasangarritasunari dagokionez”.
Tresna metodologikoa Naturklimaren webgunean egongo da eskuragarri, eta autodiagnostiko formatuan egingo da 15 minutu eskasean. Tresna horri esker, Gipuzkoako edozein saltokik diagnostiko bat izan dezake, jakiteko nola dagoen kokatuta irizpide zirkularretan eta nola betetzen diren garapen jasangarrirako helburuak; esate baterako, nola kudeatzen diren hondakinak saltokietan, enbalajeak, argiaren faktura, guztizko aireztapena, produktuen trazabilitatea, hornitzaileak, eta abar. Autodiagnostikoa oso modu intuitiboan egiten da, eta guztira 18 galdera egiten dira, 4 arlo desberdinetan banatuta: "Zure establezimendua", "Zure plantilla", "Zure produktua" eta "Negoziotik harago".
Prozesu hori amaitutakoan, saltokiak txosten bat jasotzen du lau arloetako bakoitzean eta landutako garapen jasangarrirako helburu bakoitzean lortutako emaitzarekin. Saltokiaren egungo egoeraren berri emateaz gain, lortutako erantzunekin lotutako lau ekintza sinple proposatzen dira, dendek ingurune zuzenenean duten eragina hobetzeko erabakiak hartu ahal izan ditzaten.
Tresna hori gauzatzeko, Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak eta Naturklimak Donostia Shops hiriko merkataritza plataformarekin elkarlanean jardun dute, DENDATU saltokietara eramateko eta, horrela, tokiko merkataritzak dituen beharrak eta kezkak bildu dituzte. Testeatze prozesua amaitu ondoren, ekainaren 24tik aurrera (ostirala), DENDATU prest dago, beren inpaktua neurtu eta ingurunearekiko konpromisoa balioetsi nahi duten Gipuzkoako saltoki guztiek bete dezaten, ordu laurdenean.
DENDATU oso harrera ona izaten ari da eta, kalkuluen arabera, 2022aren amaierarako Gipuzkoako 200 saltokik baino gehiagok eginda izango dute autodiagnostikoa.
2277