Breadcrumb

Asset Publisher

Back Lankidetzako zuzendariak kritikatu du Europar Batasunak trukerako objektu gisa erabiltzea errefuxiatuak

Lankidetzako zuzendariak kritikatu du Europar Batasunak trukerako objektu gisa erabiltzea errefuxiatuak

Lankidetzako zuzendariak kritikatu du Europar Batasunaren eta Turkiaren arteko akordioa Europara iristen diren errefuxiatuak deportatzeko.

Foru Aldundiko Lankidetzako zuzendari Fernando San Martinek kritikatu du Europar Batasunaren eta Turkiako gobernuaren artean lortutako aurreakordioa Turkian barrena Europara iristen diren errefuxiatuak berriro Turkiara deportatzeko.

“Amorragarria da migratzaileei ematen ari zaien tratua Bigarren Mundu Gerraz geroztik egon den exodorik handienean. Turkiaren eta Europar Batasunaren artean egon daitezkeen harremanetan trukerako objektu gisa tratatzen zaie.  Amorragarria iruditzen zaigu, baita ere,  urratzen dituelako eskubide humanitarioko hitzarmen guztiak eta, betidanik, Europaren ezaugarri izan dena, asilo-herri izatea eraso, jazarpen edo pobrezia egoeretatik ihesean zebiltzan pertsona guztientzat",  adierazi du San Martinek.

Zuzendariaren ustez, une honetan errefuxiatuak baldintza larrietan bizi dira, eta Europak ez du ezer egiten egoera hori hobetzeko.  “Akordio horrek asilo eskubidea urratzen du, eta europar agintariak lotsarazi beharko lituzke.  Mediterraneoa Europaren hondoratze bilakatu da, Europa humanitarioaren eta askatasunen Europaren hondoratze”, azpimarratu du.

Foru Aldundiko Lankidetzako zuzendariak defendatu du Europar Batasunak pertsona horien asiloa ahalbidetu beharko lukeela Europar Batasuneko estatu kide guztietan, eta gogorarazi du gizarte zibilak aurrea hartu diela Europako erakundeei, eta horren froga da Gipuzkoa, non familia askok eta askok beren etxeak eskaini baitituzte errefuxiatuak hartzeko eta elkartasuneko ekimen ugari egin baitira.

 

sdiohadfoñih
  

1666