Breadcrumb

Asset Publisher

Back Sanagustin Kulturguneak Kultura Saretzen urteko topaketa hartu du

Sanagustin Kulturguneak Kultura Saretzen urteko topaketa hartu du

Sanagustin Kulturgunea Kultura Saretzen kultura-sarearen batzar nagusia hartu du. Sare horretan Gipuzkoako udal guztiek parte hartzen dute praktikak eta esperientziak partekatzeko. Arlo horretako 50 bat zinegotzi eta teknikari bildu dira ostegun honetan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak aurten bultzatu dituen kultura-politikak eta etorkizunerako planak ebaluatzeko.

2022/12/15
Kultura saretzen

Jardunaldia Dinamo Sormen Gunean hasi da, Maria Jose Telleria Kultura diputatuak ongietorria eman die zinegotzi eta teknikariei eta instalazioak bisitatu dituzte. Jardunaldiak Sanagustin Kulturgunean jarraitu du.

Bilera horretan lau gai nagusi jorratu dira:

Dantzagunea bere lan lerroak aurkeztu ditu. Gipuzkoako Dantzagunean mota guztietako dantzek dute lekua, eta dantzaren jardunean diharduten elkarte, konpainia eta eragileei laguntzeko zerbitzuak ematen dira: dantza-aretoak lagatzea, Gipuzkoako areto-sarearekin koordinatzea, etengabeko formazio-jarduerak, aholkularitza, eta dantzaren sustapena helburu duten deialdi eta diru-laguntzen berri ematea. Beste dantzarako gune eta antzeko zentroekin elkarlanean aritzen da Gipuzkoako Dantzagunea.

Gipuzkoako Dantzagunea 2009 urtean sortu zen Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik eta Artelekun izan zuen lehen haztokia. 2014tik Errenteriako Niessen eraikinean dauka egoitza. Kulturaren Euskal Planak dantzaren alorreko lan-lerro nagusitzat jo zuen herrialde bakoitzean dantzarako baliabideen gune eta erreferente nagusi izango zen dantza-etxe bat, Dantzagune bat, ezartzea.

Kursaal Eskura ekimena aurkeztu du. Ekimen honen bidez doako autobus-zerbitzu bat eskaintzen die Gipuzkoako udalei, Kursaal Guneak programatutako kontzertu eta ikuskizunetarako sarbidea errazteko; Francisco Escudero Kontserbatorioaren eskaintzak; eta, azkenik, Rekreakult proiektua, ekonomia zirkularra bultzatzen duena kultura-sektorean.

Ekitaldian Mari Jose Telleria Kulturako diputatua Miren Albistur Kulturako zuzendari berriakin etorri da. Telleria azpimarratu du departamentua bultzatzen ari den kultura-politikek lurralde-oreka bilatzen dutela, kultura-sektorean enplegua sendotzea eta arte-diziplinak gazteengana hurbiltzea, haien sentsibilitatea eta pentsamendu kritikoa sustatzeko.

Jardunaldi honetan parte hartu duen teknikari batek azpimarratu dute topaketa horien garrantzia “kultura-kudeaketan sortzen diren zalantzak argitzeko eta partekatzeko balio duela. Beste udaletan gertatzen den arazoak ezagutzea, aurkitu diren konponbideak lagundu egiten dute kultura-proiektuak abian jartzen”.

2804