Breadcrumb

Asset Publisher

Back SARETUZ sareak gida bat prestatu du Donostiako kontsumo kontziente, arduratsu eta eraldatzailearen aukerak jasotzen dituena

SARETUZ sareak gida bat prestatu du Donostiako kontsumo kontziente, arduratsu eta eraldatzailearen aukerak jasotzen dituena

Gidak KONAE–kontsumo kontziente, arduratsu eta eraldatzailearen aukera guztiak jasotzen ditu, barne hartuta kontsumo arduratsuaren aterkiak marrazten dituen 16 irizpideen deskripzioa. Banatuko da mapa-aukera, kultur etxe, liburutegi eta abar guztietara.

2020/02/19

 

SARETUZ da sare bat, Donostian kontsumo kontziente, arduratsu eta eraldatzailea (KONAE) sustatu nahi duena. Haren erakunde sustatzaileek –Emaús Gizarte Fundazioa eta Mugarik Gabe– 2011n egiaztatu zutenez, nahiz eta lehendik bazeuden zenbait ekimen, eta kezka, Donostian KONAEa garatzeko, ez zegoen inolako koordinaziorik haien artean; horregatik sortu zuten sare hori. KONAEa planteamendu hauetatik abiatuta definitzen da:

  • Egungo ekoizpen eredua zalantzan jartzea.
  • Egungo kontsumo eredua zalantzan jartzea.
  • Gure kontsumo ohiturak aldatzea, beherantz, eta jasangarritasunaren ikuspegitik begiratuta.

Ikuspuntu hori guztiz bat dator Garapen Jasangarriko Helburuetako 12. helburuarekin: “Ekoizpen eta kontsumo jasangarriko ereduak bermatzea”. Gainera, SARETUZ sarearen iritziz, helburu hori lortzeko, sarean lan egitea balio erantsi bat da, ekimen indibidualak izan litezkeenekin alderatuta, zeren eta, horrela, KONAEaren mezua iristen baita Donostiako gizarte sektoreen tipologia askotariko batera. 

Gipuzkoako Foru Aldundiak lagundu izan dio aurreko urteetan SARETUZ sarearen lanari, hitzarmenen figura erabiliz, eta 2019. urterako, #ZukErabaki proposamenaren helburua da sareko lana finkatzen jarraitzea, abiapuntutzat hartuta sakoneko inpaktuko eta komunikazio iraunkorreko estrategia bat, ardatz hartzen dituena Donostiako KONAEaren alternatibak. 

Horretarako, aurrera jarraituko da Donostiako KONAEa garatzeko heziketa prozesuarekin, zeinak, aurten, ardatz hauek bilduko baititu:

● SARETUZ sarearen autonomia indartu eta finkatzea, eta KONAEaren alternatibak sustatzea. 

● Topaguneak eta trukerako prozesuak bilatu eta sortzea SARETUZ sarearen eta Gipuzkoako KONAEaren alternatiben artean, abiapuntutzat hartuta lankidetzako, lan kolektiboko eta elkarlaneko kulturak.  

● KONAEaren alternatiben inguruko ikasketa konpartituak komunikatu, ezagutarazi eta sustatzea. 

SARETUZ-en mapa:

https://saretuz.eus/kontsumo-alternatibak/

 

 

 

  

1501