Breadcrumb

Asset Publisher

Back Hondakin murrizketarako eskola sariak

Hondakin murrizketarako eskola sariak

Ingurumeneko diputatuak Donostiako Zuhaizti eta Azkoitiako Floreaga Ikastetxeko ikasleei eman die saria

2016/11/25

Ikasleak animatu ditu prebentzioaren aldeko kontzientziazioa lortzeko pausoak ematera eta baita aktiboki inplikatzera ere

Lehiaketa ikastetxeak egiten ari diren kanpainan sartzen da, Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuarekin lankidetzan

Hondakinak Prebenitzeko Europako astearen barruan, José Ignacio Asensio Ingurumeneko diputatuak, Donostiako Zuhaizti Eskola Publikoa eta Azkoitiako Floreaga Ikastetxea bisitatu ditu Departamentuaren saria emateko.

Sarituak honako hauek izan dira:

Lehenengo saila: Kartel lehiaketa

Lehen kategorian (6-8 urte):
Maria Juaristi Larrañaga (Azkoitia)

Bigarren kategorian (9-11 urte):
Nahia Septien Aranegui (Donostia)

Bigarren saila: Bideo lehiaketa

Lehen kategorian (12-15 urte):
Irati Lizarralde, Alazne Sudupe eta Naia Arrizabalaga (Azkoitia)

Bigarren kategorian (16-18 urte):
Ez da inor aurkeztu

Saria emateko, Asensio berak irabazleak eta ikastetxeak zoriondu ditu ingurumenarekin duten kontzientziazio mailarekin, eta animatu ditu jarrai dezatela lanean hondakinak murrizteko eta birziklatzeko.

"Oso garrantzitsua da zuek, eskola-umeek, kontzientzia izatea eta kezkatuta egotea ingurumenarekin, eta prozesuan parte hartzea. Izan ere, etorkizuna eta planetaren iraupenaren bermea zuenak da", esan die.

Lehiaketa Ingurumeneko Departamentuak antolatu du, 6 eta 18 urteko ikasleak kontzientziatzeko helburuarekin, zertan eta prebentzioa dela lehentasunezko aukera hondakinen kudeaketan, berrerabilpenarekin eta birziklatzearekin batera. Horretarako, Aldundiak kartel eta bideoen bigarren lehiaketa abian jarri zuen “Ontzi gutxiago erabil itzazu!” lemapean. Horren bitartez, islatu nahi dira, batetik, gazteek ikastetxeetan hondakinen kudeaketa egokia egiteko burutzen dituzten jarduerak, eta bestetik, sortzen den ontzi-hondakin kopurua murrizteko premia.

Lehiaketak bi sail izan ditu. Lehendabiziko saila kartel lehiaketa bat izan da non 6 eta 11 urte bitarteko gazteek parte hartu duten; bi kategoria ezberdinetan banatu da saila: 6-8 urte bitartean eta 9-11 urte artean. Bigarren sailean, taldeka bideo bat grabatu behar izan zuten eta bi kategoria ezberdin zituen: lehena, 12 eta 15 urte arteko gazteentzat eta bigarrena, 16 eta 18 urte arteko ikasleentzat. Ingurumeneko Departamentua pozik dago izandako erantzunarekin.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak, ikastetxeekin batera, hondakinen prebentziorako kanpainak egiten ditu urtero. Kanpaina horien bitartez, ikastetxeek prebentzioaren eta hondakinen birziklatzearen aldeko hainbat konpromiso hartu dituzte, eta Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak ikastetxeen esku jarri ditu baliabide desberdinak: gaikako bilketarako  edukiontziak, liburuxkak eta kartelak, konpostagailuak, boc’n rollak eta hondakin mota ezberdinak prebenitzeko gomendio multzo bat, horien artean ontzi-hondakinak.

Asensiok esan duenez, ikastetxeak ezinbestekoak dira informazioa eta gaitasuna emateko balioen aldaketa beharrezkoa indartzeko eta hezkuntzaren komunitateak garapen iraunkorrarekin bat egiteko, ikastetxeen kudeaketa eta funtzionamendua gero eta iraunkorragoa delako.

 

  

2012