Bihar egun osoan zehar Gipuzkoa osoan kanpoko parrillak erabiltzeko debekua ezarri da, sute-arriskua prebenitzeko

Mendietako foru zuzendaritzak aisialdirako sua egitea debekatu du, bihar emango diren baldintza meteorologikoen ondorioz; tenperatura oso altuak, Hego haize indartsua eta haize bolada gogorrak daude aurreikusita.
Mendietako eta Natura Inguruneko Foru Zuzendaritzak bihar hilak 18, larunbatarekin, egun osoan zehar barbakoak edo parrillak erabiltzeko debekua ezarri du, sute-arriskua prebenitzeko ezohiko neurri gisa. Egunean zehar bat egingo duten baldintza meteorologiko espezifikoen ondorioz ezarriko da debekua; izan ere, aurreikuspenen arabera, Gipuzkoan tenperatura oso altuak izango dira bihar, Hego haizea indartuz joango da eta eguerditik aurrera, haizearen norabidea aldatzearekin bat, lurraldeko hainbat puntutan ufada handiak sor daitezke.
Aldundiak lurralde osoan aisialdiko sua debekatzeko prebentzio-erabakia hartu du, 2006ko Mendien Foru Arauak aurreikusi moduan, “baldintza meteorologiko kaltegarriak” ematen diren kasuetarako.
Era berean, joan den asteazkenetik (hilak 15) debekatuta dago sastrakak erretzea landa-eremuetan; datorren astelehenean egoera aztertuko da, asteazkenetik indarrean dagoen neurri honi eutsi ala ez erabakitzeko.
5104