Breadcrumb

Asset Publisher

Back Sendatu bat, hiru positibo eta lau hildako azken orduetan adinekoen egoitzetan

Sendatu bat, hiru positibo eta lau hildako azken orduetan adinekoen egoitzetan

Aldundiak Osasun sailak egiten dituen babeserako materialaren bidalketak osatzen jarraitzen du eta gaur arte, 426.500 babeserako elementu igorri ditu egoitza sarera.

Eider Mendoza foru bozeramaileak Gipuzkoako adineko pertsonen egoitzetako egoeraren berri eman du, eta zehaztu du azken orduetan pertsona batek gehiagok gainditu duela gaixotasuna, hiruk eman dutela positibo eta lau zendu direla. Beraz, lurraldeko egoitza sarean, 65 zentroz osatuta dagoena eta non 5.425 adineko pertsona artatzen diren, gaur arte, 103 lagun sendatu dira, 141 hil dira eta 274 diagnostiko positiboarekin daude.

          Azken heriotzak eman diren egoitzak izan dira Zarauzko Santa Ana (1), Donostiako Berra (1) eta Zumarragako Argixao (2); bestalde, mediku alta jaso duen pertsona Zumaiako Otezuri egoitzan bizi da. 16 izaten dute jarraitzen kasu positiboak dituzten adinekoen egoitzak, 42 lagun Donostiako Gurutze Gorriaren zentroan ingresatuta daude eta 34 ospitalean.

          Beste alde batetik, adierazi du Mendozak, garbiketa eta desinfekzioak lau egunetik behin egiten ari direla egoitza zentroetan, suhiltzaileen, DYAko boluntarioen eta logeletan enpresa espezializatu baten eskutik. Azken orduetan berriro desinfektatu dira Iturbide (Arrasate), La Paz (Donostia), Caser Residencial Betharram (Hondarribia), Jose Arana (Eskoriatza) eta GSR Aretxabaleta (Aretxabaleta).

          Bozeramaileak gogorarazi du Aldundiak duela hilabete pasa Txoke Plana jarri zuela martxan, modu “estrategiko eta koordinatuan” Covid-19ak Gipuzkoako gizarte zerbitzuen arloan sortutako osasun krisiari erantzuteko diseinatutakoa, eta azpimarratu du plan hori zazpi lan-lerroz eta 50 ezohiko neurriz osatuta dagoela. Neurri horietako bat da “kutsadura-kasu susmagarriak eta positiboak artatzeko beharrezkoa den oinarrizko babes materiala erostea eta banatzea, Osasun Sailak beharrezko materiala hornitu arte”.

          Zentzu horretan, bozeramaileak gogorarazi du materialaren banaketarako eskumena duen erakundea Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila dela; hala ere, errepikatu du Gipuzkoako Foru Aldundiak, krisialdiaren hasieratik, bidalketa horiek osatzen jardun duela. Banaketak egin dira egoitzek aurkeztutako beharren arabera, eta gaur arte, 426.500dik gora babeserako elementu igorri dira, horien artean, 127.500 maskarilla eta 30.000 NBE oso. Babeserako materiala lurraldeko egoitza sarean zehar banatu da, 240 zentroz osatuta dagoena eta non 7.000 lagundik gora artatzen diren.

          Bidalitako materialak barne hartzen ditu maskarillak, txanoak, batak, buzoak, botak, kaltzak, amantalak, babes pantailak, eskularruak, betaurrekoak, alkohol sanitarioa, gel hidroalkoholikoa… Eider Mendozak adierazi du, Aldundiak eskuratutako materialaz gain, donazioak jaso direla enpresa, fundazio eta erakunde desberdinen eskutik, eta “sakonki” eskertu die haien elkartasuna. Erakunde horiek dira: Covid Euskadi, Fagor Industrial, German Suministros Médicos, Kananaskis, Maier S. Coop, Orkli, Plastigaur/Pasaiplas, Teknika eta LH zentroak, Trueba, Zorroaga Fundazioa, eta Beasain eta Tolosako udalak.

  

1582