Gipuzkoako Historiaren inguruan nagusitu diren mito eta aurreiritzi okerrak argitzeko Mahai Ingurua
Gipuzkoako Historiaren inguruan nagusitu diren mito eta aurreiritzi okerrak argitzeko Mahai Ingurua
Ostiralean Tabakalerako Ruiz Balerdi aretoan arratsaldeko 7tan
Mahai-inguru ireki honekin Gipuzkoako Historiaren lelo eta gertakari nagusienak aztertu nahi dira modu erraz eta dibulgatiboan. Horretarako argitaratu berri den Gipuzkoako Historiaren Sintesia lanean parte hartu duten historialariak izango ditugu gurekin.
Gipuzkoako Historian zehar eta aro bakoitzean lelo nagusi batzuk egon dira, nahiz eta oro har Gipuzkoa bidegurutze bat izan dela esan dezakegun, ideientzat, merkataritza gaientzat edota pertsonentzat. Gipuzkoako Historiaren inguruan nagusitu diren mitoek eta aurreiritziek ikuspegi okerra zabaldu dute eta horregatik garrantzitsua da argitzea, Aurrehistorian, Antzin Aroan, Erdi Aroan, Aro Berrian edota Aro Garaikidean aurki ditzakegu horrelakoak: Isolatuak bizi izan al ziren Aurrehistorian dejar Gipuzkoa bizi izan zirenak? Erromanizaziorik egon al zen Euskal Herrian eta Gipuzkoan? Izurrite Beltzak eraginik izan al zuen Gipuzkoa lurraldean? Zer izan ziren benetan bandogerrak? Gipuzkoako ekonomiak krisialdi sakona eta zabala nozitu al zuen XVII. mendean? Nolakoa izan zen lehen industrializazioa Gipuzkoa? ......
Hizlariak ordubetez jardungo dira moderatzailearen galderak erantzunez, banaka edo solasaldi bat sortuz. Gero entzulegoak hizlariei galderak egiteko aukera izango dute eta solasaldi kolektibo sortzeko aukera egongo da"
Mahai inguruan izango dira Joxean Mujika, Elena Torregarai, José Ángel Lema, Álvaro Aragón, eta Iñigo Imaz eta moderatzailea Iker Echeberria izango da.
Liburua Miguel de Aramburu Elkarteak egin du Aldundiaren META ekimenaren baitan.
1756