Breadcrumb

Asset Publisher

Back Smithsonian Folklife Festival jaialdian euskal kultura izango da protagonista

Smithsonian Folklife Festival jaialdian euskal kultura izango da protagonista

Smithsonian instituzioaren historian lehenengo aldiz, hizkuntza batek espazio bat izango du ekitaldiaren barruan.

2016/05/29

Euskarazko eskolak Washingtoneko Mall-ean bertan. Pintxoak egiten ikasiko duten Estatubatuarrak. Horiexek eta beste gauza asko egin ahal izango dira Folklife Festival jaialdian.

Euskadi Ameriketako Estatu Batuetara joango da. Kultura, gastronomia, historia, hizkuntza, liburuak… Eusko Jaurlaritza eta hiru aldundiak elkarrekin lanean ibili dira Euskadi munduko erakusleiho garrantzitsuenera, hau da, Washington eta Smithsonian Folklife Festival jaialdira eramateko, bai eta bertan herrialdearen kulturaren berri emateko ere.

Smithsonian institutuak antolatzen duen nazioarteko ekitaldi handia da, urtero Washington DCko National Mall-ean antolatzen dena. Kapitoliaren eta Washington Monumentuaren (obeliskoa) artean egiten da, aire zabalean dagoen 12.000 metro karratuko eremu batean. Urtero, milioi bat pertsona hurbiltzen dira Smithsonian Folklife Festival jaialdira, eta 40 milioi pertsona baino gehiagok birtualki jarraitzen dute.

Testuinguru paregabe horretan, euskal erakundeek eta Smithsonian instituzioak gure kulturaren erakustaldia egingo dute “Basque: Innovation by Culture” lelopean. Hori guztia 2016ko ekainaren 29tik uztailaren 4ra eta uztailaren 7tik 10era izango da.

 

  

1594