Breadcrumb

Asset Publisher

Back Gipuzkoako Turismoko Behatokia eratu da

Gipuzkoako Turismoko Behatokia eratu da

Deustuko Unibertsitatearen lankidetzaz

Itxaso: “Beharrezkoa da bisitariak ezagutzea eta guk eskaintzen duguna jakitea eskaintza orekatu eta iraukorra eraikitzeko”.

Denis Itxasok Deustuko Unibertsitatearen laguntzaz Aldudiak sustatu duen Gipuzkoako Turismoko Behatokia aurkeztu du gaur. Prentsaurrekoan Turimosko zuzendaria, Maite Cruzado eta Deustuko Unibertsitateko Marina Abadek hartu dute parte.

Itxasok Turismoak Gipuzkoako ekonomiako sektore dinamikoenetako bat eta aberastasun- eta enplegu-potentzial handiena duena dela azpimarratu du. “Turismoa gure ekonomiarako klabea da eta tresnak behar ditugu Gipuzkoan aberastasuna eta lana sortzeko”

Sektorea planifikatzeko eta indartzeko baliabide profesionalak edukitzeko, Kultura eta Turismo Sailak Gipuzkoako Behatokia jarri du abian honako helburu hauekin; Gipuzkoako turismo-errealiatea aztertzea eta hobeto ezagutzea; ezagutza sortzea Explore San Sebastian Region Plan Estrategikoa ezartzeko; informazioa tresna gisa kudeatzea; eta hazkunde jasangarria eta arduratsua bermatzea.. “Gipuzkoako turismoa iraunkorra izatea nahi badugu, gure eskeintza planifikatu behar dugu” esan du Itxasok.

DGN.actualidad.detalle.adjunto:

  

2078