Breadcrumb

Asset Publisher

Back Treba Gazteak, gazteei, norbanako eta kolektibo gisa ahalduntzeko prestakuntza eskainiko dien Gazteriako programa berria

Treba Gazteak, gazteei, norbanako eta kolektibo gisa ahalduntzeko prestakuntza eskainiko dien Gazteriako programa berria

Harkaitz Millan Kultura eta Gazteria diputatua “Programa honen bidez, emantzipazio, garapen eta hazkuntza pertsonaleko eta kolektiboko prozesuak sortu eta finkatuko dira, gazteak diren aldetik”.

2021/03/04

Euskadik hezkuntza-sistema ona du, eta gero eta gehiago dira prestakuntza-tasa gero eta handiagoak lortzen dituzten Gipuzkoako gazteak. Hala ere, egia da hezkuntza formal hori, kasu askotan oso segmentatua eta hiperespezializatua dena, ezin dela jakintzagai zehatz batzuetan ezagutzak irakasteaz harago joan.

TREBA GAZTEAK programak Gipuzkoako gazte bakoitzaren balizko hezkuntza-hutsune horiek bete nahi ditu; izan ere, askotan, hezkuntza formaleko prestakuntza-ibilbidea (arrakastatsua edo ez) egin ondoren, gazteek beraiek aitortzen dute bizitzan moldatzeko oinarrizko gaitasunetan gabezia edo hutsune nabarmenak dituztela, edo beren prestakuntza osatu nahi dute hezkuntza formalaren curriculum-diseinuari ihes egiten.  

FOCUS GROUP:

4 focus group egin dira Trebaren prestakuntza-eskaintza diseinatzeko, profil desberdinetako Gipuzkoako gazteekin. Prozesuan guztira 54 gaztek parte hartu dute eta haien ekarpenak Treba Gazteak programaren eskaintza diseinatzeko erabili dira.

  • Ikastaro presentzialak: azken urtean mota eta bilera birtual asko izan dituzte, eta une honetan nahiago dituzte ikastaro presentzialak, betiere beharrezko babes-neurriak hartuta. Era berean, positibotzat jotzen dute ikastaroa modu birtualean jarraitzeko aukera, batez ere osasun-arrazoiengatik edo lekualdatze-arazoengatik hurbiltzerik ez dutenentzat.
  • Esperientzian oinarritutako ikastaroak: eskola magistralak baino gehiago, esperientziak dira nahiago dutena, eginez ikastea.
  • Erreferentziazko gazteak: uste dute hobeto barneratzen dutela solaskidea gaztea bada esaten zaiena. Horregatik, agertzen diren praktikak gazteenak izatea lehenesten dute.

Ikastaro hauen bidez gazteak ahalduntzea lortu nahi da, arlo hauetan lan eginez:

- Hezkuntza psiko-emozionala.

- Parte-hartze politikoa.

- Gaitasun ekonomikoa.

- Gizarte- eta komunitate-ekimena.

“Prestakuntza hori bideratuko da gazteen emantzipazioko, garapeneko eta hazkunde pertsonal eta kolektiboko prozesuak sortzera eta finkatzera” adierazi du Isaac Palencia Gazteria Foru zuzendariak.

TREBA GAZTEAK programan emango diren irakasgai guztiak garrantzitsuak izango dira prestakuntza hori jasotzen dutenen garapen profesionalerako; baina, hala ere, hori ez da TGren lan-ardatza izango, profesionalizazio-prozesuaren aurreko edo/eta paraleloko fasean jarriko baita arreta. Lana/bizitza binomioan, TREBA Gazteak bigarrenaren inguruan ibiliko da.

Ekainera arte 3 ikasturteko eskaintza diseinatu da, baina datorren ikasturterako (2021-2022) aurreikusten da programak etekin handiagoa izatea, eskaintza zabalagoarekin.

Ikastaroak Anoetako Gaztegunen (Donostia) izango dira, hasiera batean, baina, aurrerago ez da baztertzen Lurraldeko beste toki batzuetara eramatea, Gaztematika Sareko kide diren udalekin lankidetzan. Ikastaroek 9 orduko formatua izango dute eta arratsaldez egingo dira. Gainera, doakoak izango dira.

Hona hemen martxotik ekainarteko eskaintza:

1.- Adimen emozionala:

Datak: martxoaren 24, 25 eta 26a.

2.- Gazte eraldatzaileak:

Datak: maiatzaren 13, 21 eta 27a.

3.- Taldearen indarra:

Datak: ekainaren 2, 9, 16a.

Informazio gehiago eta izen-emateak:

Gure webgunearen bitartez: https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/gazteria/treba

Era berean, irailetik aurrera, eskaintza gehigarri batek TREBA Gazteak osatuko du: haur eta nerabeen hezkuntzak dituen erronkekin lotutako edukiak (tailerrak, hitzaldiak), gurasoentzat.

TREBA Gurasoak programaren eskaintza pedagogikoa espresuki horretarako sortutako katalogo batean jasoko da, eta GFAren Gazteria Zuzendaritzaren webgunean egongo da eskuragarri.

Lan-ildo honen mekanika "eskaeraren araberakoa" izango da. Hau da, prestakuntza-jarduerak Gipuzkoako udalerrietako gazteria-teknikarien eskariz egingo dira, komunitate horretan gai jakin bat jorratzeko kezka edo eskaria dagoenean. Udalen inplikazioa, beraz, funtsezkoa izango da jarduera honetan, une bakoitzean eta komunitate bakoitzean gehien behar diren gaiak hautemateko eta, jakina, inguruko hezitzaile guztiak ekimenean inplikatzeko orduan.

Azkenik, gogoratu ikasturte guztietan bezala, TREBAtik Gaztematika sareko profesionalei (haur edota nerabeen hezitzaileei eta gazteriako teknikariei) zuzendutako hezkuntza-eskaintza diseinatzen eta ematen jarraituko dela.

Ikasturte honetan 8 ikastaro egingo dira, guztira 375 plaza eskainiz Gipuzkoako gazteria-profesionalei.

 

  

1569