TREBA Gurasoak programak 134 hitzaldi eta tailer programatu ditu Gipuzkoako 65 udalerritan
TREBA Gurasoak programak 134 hitzaldi eta tailer programatu ditu Gipuzkoako 65 udalerritan
Joan den ikasturtean 105 hitzaldi eta tailer egin ziren; beraz, hezkuntza-jardueren kopurua % 27,6 igo da. Gainera, edizio honetan 65 udalek egin dituzte eskaerak, aurreko urtean baino 17 gehiagok, hau da, % 35,4 gehiagok. Goizane Álvarez Gazteriako diputatuak adierazi duenez, «Gazteria Departamentuaren prestakuntza ekimen honen helburua da hobetzea haur eta nerabeen bizi kalitatea eta aukerak, gurasoak hezkuntzako gaitasunetan trebatuta».
Tresna arin eta eraginkor bat izan nahi du, guraso izateko ezagutza garrantzitsuak transmititzeko lurralde osoan, hainbat eragileren lankidetzarekin. Gurasotasun positiboan oinarritutako eskaintza pedagogikoa da. Harreman afektibo osasuntsu, babesle eta egonkorrak sustatzen ditu; errutinetan eta ohituretan egituratutako heziketa ingurune bat sortzen du; estimulazioa, babesa eta ikasteko aukerak eskaintzen ditu; haurren eta nerabeen lorpenak eta gaitasunak aintzatesten ditu, eta laguntza ematen die haien eguneroko bizitzan.
«Irailean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gazteria Zuzendaritzatik udalen esku jarri genuen 16 hitzaldi eta 12 tailerretako katalogo bat, interesa duten udalerrietan burutzeko, horrela guraso, guraso elkarte, ikastetxe eta herrietako bestelako hezkuntza eragileen eskaeretara hurbiltzeko, haiek gaiaren inguruan adierazitako kezka eta beharren arabera», Álvarezek adierazi duenez.
Sortu zenetik, programak harrera ona izan du hezkuntzako profesionalen, gurasoen eta udalen artean. Urrian amaitu zen hautagaitzak aurkezteko lehen epea, eta lurraldeko 65 udalerriren eskaerak jaso ziren, guztira 218 hitzaldi eta tailer egiteko. Horiek azaroan hasi eta ekainera arte luzatuko den programazioan txertatu dira.
Gehien eskatu diren hitzaldiak gai hauen ingurukoak dira:
- Osasun mentala eta nerabeak” impartida por Estibaliz Ansotegi con 22 programaciones
- “Komunikazioa familian. Guraso eta seme-alaben arteko harremanak eta komunikazioa hobetzen” impartida por Leyre Cano con 16 programaciones
- “Pornografia gaur egungo sexu-heziketa ote?” impartida por Eider Goiburu con 16 programaciones
- “Haur eta nerabeen emozioen bidelagun: nola zaindu seme-alaben emozioak” impartida por Donna Apellaniz y Leyre Cano con 15 programaciones
- “Harreman osasuntsuak lagun artean. (BERRIA).” Impartida por Nerea Mendizabal con 15 programaciones
- “Internet, pantailak, bideojokoak, sare sozialak… onurak eta gatazkak. Nola kudeatu” impartida por Rakel Gamito con 11 programaciones
Formatua
Gai bakoitza bi formatutan garatu daiteke: hitzaldiak eta tailerrak. Hitzaldiek ordu eta erdi inguru iraungo dute, eta tailerrek, berriz, lau ordu, bi saiotan banatuta. Hitzaldian lantzen dena sakonago garatuko da tailerrean; nolabaiteko jarraipena emanez. Nolanahi ere, jarduera independenteak dira, eta ez da beharrezkoa hitzaldira joatea tailerra egin ahal izateko.
TREBA GAZTEAK
Programa honen bidez, bete nahi dira Gipuzkoako gazteen hezkuntzako balizko hutsuneak, zenbaitetan, hezkuntza formaleko prestakuntza ibilbideak amaitu ondoren (arrakastaz edo gabe) adierazten baitute gabezia edo hutsune nabarmenak dituztela bizitzan moldatzeko oinarrizko gaitasunei dagokienez edo beren prestakuntza osatu behar dutelako oinarrizko curriculum diseinuan ez dauden oinarrizko gaitasunekin (soft skills).
Prestakuntzako eskaintza honek lagunduko die Gipuzkoako 18 eta 30 urte arteko gazteei beren ahalduntze prozesua burutzen eta lana/bizitza binomioa orekatzen. TREBA Gazteak prestakuntza bideratzen da emantzipazio, garapen eta hazkunde pertsonal eta kolektiboko prozesuak sortzera eta sendotzera, gazte izatetik abiatuta.
Azaroan eta abenduan hitzaldiak emango dira Zegaman, Azpeitian, Urnietan, Orion eta Ordizian. Hainbat gai landuko dira, hala nola osasun mentala, sexualitatea, ludopatia, suizidioa, familia-ekonomia edo adimen emozionala. Hauek dira hilabete honetan programatu direnak: Sexua, sexualitatea eta erotika: nolakoa da nire sexualitatea?
Sexua, sexualitatea eta erotika: Nolakoa da nire sexualitatea?
Egunak eta lekua: azaroaren 17a eta 24a, Zegaman (Herriko antzokia).
Prestatzailea: Eider Goiburu.
Helburu orokorra: plazerean, zaintzan eta ongizatean oinarritutako sexualitatea garatzen laguntzeko gakoak eskaintzea.
Osasun mentala: Ikasi ulertzen
Eguna eta lekua: azaroaren 22an Azpeitian (Basozabal Jauregia) eta azaroaren 24an Orion (Kultur Etxea).
Prestatzailea: Ainhoa Urretagoiena,
Helburu orokorra: Tailer honen bidez, elkar hobeto ulertzen saiatuko gara. Hainbat dinamika eginez, autoezagutzaren bideari ekingo diogu, gure osasun mentala hobetzeko.
Ludopatia baten testigantza: jokoarekiko adikzioaren prebentzioa:
Eguna eta lekua: jardunaldi berezia Josu Vianarekin, Ordizian (Herriko antzokia).
Helburua: Gazteei ludopatiari buruzko lehen eskuko esperientzia ematea, jokoarekiko adikzioa prebenitzeko eta kontzientziatzeko.
Informazio gehiago: https://www.gipuzkoa.eus/es/web/gazteria/treba/jovenes
1343