Turismo sektoreko 70 eragile eta profesional baino gehiago elkartu dira Gipuzkoako turismo industriako enpleguaren erronkak aztertzeko, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak eta Lan eta Enplegu Sailak antolatutako jardunaldian
Turismo sektoreko 70 eragile eta profesional baino gehiago elkartu dira Gipuzkoako turismo industriako enpleguaren erronkak aztertzeko, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak eta Lan eta Enplegu Sailak antolatutako jardunaldian
Turismo sektoreko 70 eragile eta profesional baino gehiago elkartu dira Gipuzkoako turismo industriako enpleguaren erronkak aztertzeko, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak eta Lan eta Enplegu Sailak antolatutako jardunaldian
Topaketa asteazken honetan izan da Donostian, eta bertan izan dira Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Domínguez, Lan eta Enpleguko sailburu eta lehendakariorde Idoia Mendia, eta sektoreko eta prestakuntza zentroetako eta sindikatuetako ordezkariak.
Idoia Mendia, Lan eta Enpleguko sailburua: "Inplikatutako eragile guztiek ahalegin handia egin dute, eta bai, gaur egun, turismo jarduera guztietan enplegua askoz ere kalitate hobekoa da. Baina oraindik bide luzea daukagu aurretik baldintza horiek duinak izan daitezen, genero arrakala murriztu dadin, eta, horrela, hemen sektoreko enpresak eta langileak irabazle atera daitezen".
Azahara Dominguez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua: "Gure helburua eremu guztietan erreferentziazko helmuga gisa finkatzea izan behar da, ez bakarrik helmuga turistiko jasangarri gisa, baita enplegu duin eta kalitatezkoaren sortzaile gisa ere, eta langile prestatu, kualifikatu eta aintzatetsiak izan behar ditu, sektore turistikoan beren karrera profesionalak garatzeko aukera bat ikusten dutenak. Izan ere, horrela bakarrik jarraitu ahal izango dugu gure lurraldean goraka doan industria berme guztiekin garatzen".
Gipuzkoako turismo sektoreko 70 eragile eta profesional baino gehiago, eta erakundetako, prestakuntza zentroetako eta sindikatuetako ordezkariak elkartu dira asteazken honetan Donostian, turismo sektoreko enpleguak Gipuzkoan dituen erronkak aztertzeko, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak eta Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak antolatutako jardunaldian.
Jardunaldia Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburu Idoia Mendiak ireki du, eta nabarmendu duenez, "inplikatutako eragile guztiek ahalegin handia egin dute, eta bai, gaur egun, turismo jarduera guztietan enplegua askoz ere kalitate hobekoa da. Baina oraindik bide luzea daukagu aurretik baldintza horiek duinak izan daitezen, genero arrakala murriztu dadin, eta, horrela, hemen sektoreko enpresak eta langileak irabazle atera daitezen".
Adierazi duenez, poztekoa da ikustea "kontratu mugagabeak % 395 igo direla Euskadin, % 335 Gipuzkoan, pandemiaren aurreko urtearekin alderatuta. Era berean, ikusten da aurrera egin dela partzialtasunaren murrizketan aurrera egin dela ikusten dugu; izan ere, egoera irauli egin da eta kontratuen erdia baino gehiago lanaldi osokoak dira", esan du.
Bestalde, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Domínguezek azpimarratu duenez, Gipuzkoak "erreferentziazko helmuga izan behar du eremu guztietan, ez bakarrik helmuga turistiko jasangarri gisa, baita enplegu duin eta kalitatezkoaren sortzaile gisa ere, eta langile prestatu, kualifikatu eta aintzatetsiak izan behar ditu, sektore turistikoan beren karrera profesionalak garatzeko aukera bat ikusten dutenak. Izan ere, horrela bakarrik jarraitu ahal izango dugu gure lurraldean goraka doan industria berme guztiekin garatzen".
Irekiera instituzionalaren ondoren, Federico Muñiz Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren (SEPE) ordezkariak Espainiako turismoaren sektoreko enpleguaren egoerari eta dauden joerei buruzko balorazioa egin du.
Jardunaldia amaitzeko, mahai borobil bat egin da eta bertan parte hartu dute Virginia Elvira Adegiko Hotelen ataleko koordinazio sektorialaren arduradunak; Kino Martínez Gipuzkoako Ostalaritzako Enpresarien Elkarteko idazkari nagusiak; Basagaitz Gereño Deustuko Unibertsitateko gizarte-eraldaketarako aisialdiko, kulturako eta turismoko ikerketa-taldeko kideak; Pedro Marquina UGT Euskadiko Mugikortasunerako eta Kontsumoko Zerbitzuen Federazioko idazkari nagusiak; eta Kote Bernal Cebanc ikastetxeko zuzendari komertzialak. Bertan, turismo industriak Gipuzkoan kalitatezko enplegua sortzeko dituen erronka nagusiak izan dituzte aztergai.
1204