Breadcrumb

Asset Publisher

Back Volver Urola Garaiak eta Urola Erdiak TREBA Nerabeak eta TREBA Gazteak programako 15 ikastaro izango dituzte

Urola Garaiak eta Urola Erdiak TREBA Nerabeak eta TREBA Gazteak programako 15 ikastaro izango dituzte

Apirila eta ekaina bitartean begirada kritikoa, ongizate emozionala eta bizitzarako trebetasunen gaiak landuko dira Zumarraga, Urretxu, Legazpi, Azpeitia eta Azkoitian.

2025/04/08
Gazteria

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak bultzatutako TREBA programak lurraldeko gazte eta nerabeen prestakuntza eta ahalduntzearen aldeko apustua eginez jarraitzen du. Bosgarren edizioan TREBA handitu egin da: TREBA nerabeak 12 eta 16 urte bitarteko nerabeentzako prestakuntza-ildo berriarekin. Programaren helburua da, lau gai-multzo handiren bidez, nerabeen eta gazteen garapen pertsonala bultzatzea: ongizate emozionala, begirada kritikoa, sexualitatea eta bizitzarako trebetasunak.

Datozen hilabeteetan, TREBA nerabeak eta TREBA gazteak programak Urola Garaian eta Urola Erdian izango dira. Oraingoan, begirada kririkoa, ongizate emozionala eta bizitzarako trebetasunen gaiak jorratuko dira, eta uda ostean sexualitatearena ere landuko da. Ildo bakoitzak bere edukia egokituko du hartzaileen beharretara, gazte zein nerabe. Partaidetzazko metodologien bidez, funtsezko bi gai jorratuko dira: diskurtso ukatzaileak eta desinformazioa aro digitalean.

Hala azaldu du gaur goizean Goizane Alvarez Kultura eta Gazteria diputatuak Zumarragan. "Programa honen hasieratik, 400 hitzaldi inguru egin ditugu hainbat herritan, eta TREBA Nerabeak ekimenarekin irismena zabaltzea lortu dugu, prestakuntza gazteen garapenaren funtsezko etapa guztietara iritsiko dela ziurtatuz. Funtsezkotzat jotzen dugu horrelako edukiak gure lurraldeko gazteei modu erakargarri batean eskaintzea, inplikatuta sentitzeko eta aurre egin beharreko erronkei buruz modu aktiboan hausnartzeko aukera emanez, hala nola albiste faltsuei buruz. Horregatik, aurten adin-tartea zabaldu izanak eta gai horiek nerabeekin ere jorratzeak aurrerapen nabarmena ekarri du programan ".

Mikel Serrano Zumarragako alkateak adierazi duenez, "Treba dagoeneko sendotuta dagoen prestakuntza-aukera da nerabeentzat, gazteentzat eta baita Zumarragako gurasoentzat ere. Gure udalerria hasieratik inplikatu da Gipuzkoako Foru Aldundiaren programa honetan, eta esperientzia pilotu gisa parte hartu du. Etapa berri honetan, proiektuak Ongizate Emozionalean eta Osasun Mentalean jarriko du arreta. Bi alderdi horiek lehentasunezkotzat jo dira bai Gazteen Asanbladan, bai Haurren Hiri Lagunen estrategia osatzen duten eragileek. Beste behin ere, Zumarraga abangoardian kokatzen da, pertsonen ongizatea erdigunean jartzen duten politika publikoak bultzatuz, oraingo honetan oraina eta etorkizuna direnetan arreta berezia jarriz ".

Bestalde, Maialen Fidalgo Urretxuko lehen alkateordearen ustez, “ongizate emozionalaren zaintzaren beharrak gizartean indarra hartu duen honetan, Urretxuko Udalak gaiari heldu nahi izan dio. Izan ere, Gazteen ongizate emozionalaz hitz egitea, gazteen ongizateaz hitz egitea da. Horretarako tresnak eskaintzeko bidea abiatu du, era horretara, Urretxuko Udaleko Gazteria Sailak. Orokorretik abiatu badu ere, bigarren ikastaroan nola, zehaztasunerantz egin nahi du bidea, eta komunitateko gazteek ongizate emozionalari buruzko behar zehatzak landu, zabaltasunean baino. Lehen fase honetan, bi saio horiek eskainiko ditu, eta beharrak detektatu ahala, gehiago ere izango dira aurrerantzean.”

Legazpiko Gazteria zinegotziak, Nerea López de Herediak, esan du "oso pozik dagoela programa honekin, bereziki oso lagungarria izango zaien nerabeekin. Legazpin hiru saio izango ditugu, helduarora igarotzeko erabakiak hartzera bideratuak. Badakigu gure adingabeentzat oso interesgarriak izango direla. Eta zentzu horretan, oso eskertuta gaude Kultura eta Gazteria Foru Departamentuak horrelako ekimenak mantendu eta indartzeagatik, gazteak prestakuntzan eta hezkuntzan inplikatzeko ".

Sonia Vazquez, Azkoitiko Kultura eta Gazteria zinegotzia dioenez “guraso garenok badakigu zer nolako zaila den batzuetan haur eta gaztetxoak hezitzea, eurek dituzten arazo, kezka edo beharrei modu egokian erantzutea. Laguntza guztia datorkigu ondo. Bizitzako etapa guztiak ez dira berdinak eta adoleszentzia ez da errazena eta samurrrena. Adituen ahotsa eta aholkularitza lagungarria da. Gai inportanteak dira landuko direnak, emozioen kudeaketa edo pentsamendu kritikoa giltzarri dira bizitzan. Horregatik, Udalaren izenean, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritza zoriondu nahi dugu Treba nerabeak programa martxan jartzeagatik, eta udalerrioi parte hartzeko emandako aukeragatik.


 

Era berean, Leire Sarasua Azpeitiko Hezkuntza zinegotziak azpimarratu duenez, "oso programa aberasgarria da herriarentzat, herrian martxan ditugun proiektuak gazteekin, nerabeekin eta helduekin osatzeko aukera ematen digulako, guraso eskolen edo Gaztelekuko jardueren bitartez. Trebak gai jakin batzuk lantzeko aukera ematen digu udalei, herrian ikusten ditugun beharren edo gurasoek edo hezkuntza-eragileek identifikatzen dituzten beharren arabera. Aurten aurrekoak bezalako arrakasta izatea espero dugu ".

Izen-ematea eta informazio gehiago

TREBA Nerabeak ikastaroetako izen-emateak udalen eta Gaztelekuen bidez kudeatzen dira, eta, beraz, prozedurak aldatu egiten dira herri bakoitzaren arabera. Agenda osoa eta saio bakoitzari buruzko xehetasun gehiago gipuzkoangazte.eus webgunean daude eskuragarri.

TREBA Gazteak ildoaren kasuan, izen-emateak Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzaren webgunearen bidez egiten dira, eta inskripzioak 3 aste lehenago ireki ohi dira. Agenda osoa eta saio bakoitzari buruzko xehetasun gehiago gipuzkoangazte.eus webgunean eskura daitezke.


TREBA nerabeak ikastaroak 12-16 urtekoentzat

Ongizate emozionala Zumarragan eta Azpeitian

Oinarrizko ikastaroa: “Emozioak: oinarrizko ikastaroa"

Data: Apirilak 10        
Ordua: 17:00            
Lekua: Gazte-txokoa, Zumarraga           
Izen-ematea: Formulario bitartez:
gip.eus/6tkfu  

Data: Apirilak 11        
Ordua: 17:00            
Lekua: Basazabal jauregia, Azpeitia      
Izen-ematea: Formulario bitartez
gip.eus/opqvz

Sakontze-ikastaroa: “Kuadrilen saltsak

Data: maiatzak 16  
Ordua: 17:00            
Lekua: Basazabal Jauregia, Azpeitia     
Izen-ematea: Formulario bitartez
gip.eus/opqvz

Bizitzarako trebetasunak Legazpin

Oinarrizko ikastaroa: “Bizitzarako trebetasunak: oinarrizko ikastaroa "

Data: Maiatzak 28    
Ordua: zehazteko   
Lekua: Legazpi        
Izen-ematea: zehazteko

Sakontze-ikastaroa: “Bizitzarako trebetasunak: bokazioa eta etorkizunerako erabakiak-hartzea"

Data: maiatzak 29   
Ordua: zehazteko   
Lekua: Legazpi        
Izen-ematea: zehazteko

Begirada Kritikoa Azkoitian

Begirada kritikoa: Fake news

Data: maiatzak 23    
Ordua: zehazteko   
Lekua Azkoitia        
Izen-ematea: zehazteko

TREBA gazteak: 17- 24 urte bitarkoentzako ikastaroak

TREBA gazteak Gipuzkoako 17 eta 24 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. Ikastaro hauen helburua da, gazte izatetik abiatuta, emantzipazio, garapen eta hazkunde pertsonal eta kolektiboko prozesuak sortzea eta sendotzea.

Ongizate emozionala Urretxun    

Oinarrizko ikastaroa: “Autoezagutza eta ongizate emozionalaren oinarriak

Data: Apirilak 11        
Ordua: 17:00            
Lekua: Kultur Etxea, Urretxu          
Izen-ematea:
https://gip.eus/dqbrl (gipuzkoangazte.eus webgunearen bidez)

Sakontze-ikastaroa:  “Stop antsietatea

Data: maiatzak 24    
Ordua: 10:00            
Lekua: Kultur Etxea, Urretxu          
Izen-ematea: (gipuzkoangazte.eus webgunearen bidez, 3 aste lehenago)

Begirada Kritikoa Azpeitian

Begirada kritikoa eta diskurtso ukatzaileak

Data: maiatzak 16  
Ordua: 17:00            
Lekua: Basazabal jauregia, Azpeitia      
Izen-ematea:
gip.eus/nsfus (gipuzkoangazte.eus webgunearen bidez)

Fake news

Data: maiatzak 30  
Ordua: 17:00            
Lekua: Basazabal jauregia, Azpeitia      
Izen-ematea: (gipuzkoangazte.eus webgunearen bidez, 3 aste lehenago)

Bizitzarako trebetasunak Azkoitia eta Legazpin

Oinarrizko ikastaroa: “Bizitzarako trebetasunak

Data: maiatzak 20  
Ordua: 18:00
Lekua: Azkoitia       
Izen-ematea: (gipuzkoangazte.eus webgunearen bidez, 3 aste lehenago)

Bidaia bat antolatu 

Data: maiatzak 27  
Ordua: 18:30            
Lekua: Kultur Etxea, Legazpi        
Izen-ematea: (gipuzkoangazte.eus webgunearen bidez, 3 aste lehenago)

Data: maiatzak 31    
Ordua: Zehazteko  
Lekua: Azkoitia       
Izen-ematea: (gipuzkoangazte.eus webgunearen bidez, 3 aste lehenago)

Begirada Kritikoa Zumarragan

Begirada kritikoa eta diskurtso ukatzaileak

Data: ekaina
Ordua: 17:30            
Lekua: Zelai Arizti Kultur Etxea, Zumarraga        
Izen-ematea: (gipuzkoangazte.eus webgunearen bidez, 3 aste lehenago)

Begirada Kritikoa: Scape box

Data: ekaina
Ordua: 17:30
Lekua: Zelai Arizti Kultur Etxea, Zumarraga                    
Izen-ematea: (gipuzkoangazte.eus webgunearen bidez, 3 aste lehenago)

Urola Garaiako agenda:

Kontsultatu hemen Urola Garaiako nerabeentzako agenda:

https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/gazteria/treba/nerabeak/2024-2025/agenda/urola-garaia

Kontsultatu hemen Urola Garaiako gazteentzako agenda:

https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/gazteria/treba/gazteak/2024-2025/agenda/urola-garaia


Urola Erdiko agenda:

Kontsultatu hemen Urola Erdiko nerabeentzako agenda:

https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/gazteria/treba/nerabeak/2024-2025/agenda/urola-erdia

Kontsultatu hemen Urola Erdiko gazteentzako agenda:
https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/gazteria/treba/gazteak/2024-2025/agenda/urola-erdia

 

  

4777