Urretxuk Mineralogi Astearen 30. urteurrena ospatuko du
Urretxuk Mineralogi Astearen 30. urteurrena ospatuko du
Igandera arte burutuko da.
Urretxuko Udalak Mineralogia eta Paleontologiari buruzko XXX. Astea aurkeztu du gaur goizean Donostian, igandera arte burutuko dena Urola Garaiko herri honetan.
Urretxuko alkate Jon Luquik, Kultur asteko dinamizatzale Javier Aguadok eta Kultura foru zuzendari María José Telleriak “Urretxuko Mineralogi astea bezalako eskaintza hain berezia 30 urte betetzearen garrantzia” azpimarratu dute “bizirik jarraintzen duena”.
Egitarauak erakusketa eta bisita ezberdinak jasotzen ditu eta feria berezi bat, Ederrena pilotalekua Estatuko leku askotik datozen salatzaileek betetzen dutena ostiraletik igandera bitartean mineralak, fosilak eta gemak salerosteko edo trukatzeko. Horrez gain, Urrelurrek gazteentzako eskaintza aproposa zabaltzen du: tailerrak, ipuin antzeztua eta aukera ezberdinak, besteak beste, meategi batean sartzeko parada, aurrehistoriako pinturak, urre bilatzaileak, arkeologoak, aurkikuntza paleontologikoak, izan zaitez dinosauroa e.a. Hori guztia argazki tailerrean eta lehiaketan jasoko da.
Hartz baten eskeletoa
Larunbatean eman zitzaion hasiera asteari Kantabrian dagoen El Soplao kobazuloei eta Jurasikoen Museoari txangoa eginez. Horrez gain, Urrelurrek ikastetxeen bisitak jaso ditu, Javier Aguado eta Javier Vargasek prestaturiko Amalur erakusketak bezala. Erakusteka harrigarri honek mineralak eta fosilak hartzeaz gain, hartz baten eskeleto ikusgarri bat jaso du.
Museoak, 30 urte
Aguado-Goñi familiari esker, 1987an Urretxuko udalak Mineralen eta Fosilen Museoa sortu zuen Kultur etxeko beheko solairuan kokatuz, Nicasio eta Martinaren kolekzioa bilduz. Museoa ardatz hartuta, kultur astea sortu zen azaroan eta urtean zehar hainbat ekitaldi egin ohi dira, bata eta bestea indartuz.
Halere, gaiari lotuta erreferentziazko museoa izan arren, hiru hamarkada pasatu direnez, Museoak urrats eta erronak berriei heldu behar die, modernizazioa esaterako.
1870