Urretxun, ereintza hidrikoaren bidez, ingurunerako 60.000m2 berreskuratu dira
Urretxun, ereintza hidrikoaren bidez, ingurunerako 60.000m2 berreskuratu dira
Lur sail hori berreskuratzeko, Bidegik lorezaintzan eta ingurune berreskuraketan erabiltzen den teknika erabili du
Urretxun, ereintza hidrikoaren bidez, GI-632 kapazitate handiko errepidea egiterakoan sobratutako lurren biltegia osatzen duen 60.000m2ko azalera berreskuratu da ingurunerako.
Gipuzkoako Azpiegituren Agentzia Bidegik izan du Urretxu-Legazpi/Antzuola zatia eraikitzearen ardura. Agentziaren esanetan, helburua, zoru handi hori, bai ingurune aldetik eta baita ere paisaia aldetik, bere inguru naturalarekin txertatzea izan da.
Emaitza hori lortzeko, foru agentziak, lorezaintzan eta ingurune berreskuraketan erabiltzen den ereintza hidrikoaren teknika aukeratu du. Zisterna eta ponpatzeko tutua duen ibilgailu baten bidez, ura, hazia, multxa, ongarriak eta itsasteko substantziaz osaturiko nahastea zabaldu da biltegiaren azalera osoan. Teknika honekin haziak eta ongarriak modu berdinean banantzen dira eta multxak belar haziaren erneketa azkar bat segurtatzen du lurzoruaren azaleran ikus daitekeen bezala.
1583