Breadcrumb

Asset Publisher

Back Zeramikazko treska handiak aurkitu dira Alde Zaharrean

Zeramikazko treska handiak aurkitu dira Alde Zaharrean

1998an, Bretxako zulaketan ere antzeko treskak aurkitu zituzten

2018/10/17

Donostiako hirigune historikoa, Parte Zaharra, eremu arkeologikoaren izendapena du. Horrek esan nahi du lur mugimenduak Gipuzkoako Foru Aldundiak baimendutako proiektu arkeologiko bati atxikita egin behar direla.

San Lorenzo kaleko 4. zenbakiko auzo komunitateak higiezinean igogailu bat jartzeko obrak egin nahi ditu. Horretarako, beharrezkoa da zulo bat zabaltzea, 1,20 x 1,20 metrokoa gutxi gorabehera. Zulaketa proiektuak Aranzadi Zientzia Elkarteko Alfredo Morazak idatzi zuen, erakunde hori hautatu baitzuen sustatzaileak izapide  arkeologikoa betetzeko. GFAk esku-hartzea baimendu zuen.

Ostegunean, hilak 11, zuloa egiten hasi, eta zeramikazko treska handi bat aurkitu zen, eta astelehen honetan bertan ikusi da ondoan beste hiru zituela. GFAko teknikariek, Aranzadiko arkeologikoaren batera, ateratzeko eta GFAren Gordailura eramateko prozesua diseinatu zuten. Ziurrenik, ateratzeko lehen fasea gaur goizean bertan egingo da, urriaren 17an, asteazkena.

Ez da lehen aldia treska handi hauek aurkitzen direnak Parte Zaharraren zoru azpian; 1998an, Bretxako zulaketa arkeologikoetan, 10 treskaz osatuko lehen taldea agertu zen. Jakin ahal izan zen Andaluzian eginak zirela, XVI. mendean. Etxe baten sotoan jarri zituzten, eta oliba olioaren eta bale koipearen edukiontzi ziren, ondoren txikira saltzeko; produktu horiek hurbilean banatzeko biltegi antzeko bat zen.

San Lorenzo 4ko lau treskak antzeko talde bat dira ziurrenik: zundaketen dimentsioek lau treska atzeman ditu, baina baliteke taldea handiagoa izatea, Bretxan bezala.

 

  

2104