Breadcrumb

Asset Publisher

Back Kultur ondarea zaintzeko eta zaharberritzeko, eta indusketa lanak egiteko diru laguntzak % 84,40 igoko dira aurten

Kultur ondarea zaintzeko eta zaharberritzeko, eta indusketa lanak egiteko diru laguntzak % 84,40 igoko dira aurten

Kultura Departamentuak 804.000 euro inbertituko ditu kultur ondarea babesteko.

2017/03/19

Igoera horren bidez, hobeto egin nahi zaie aurre lurraldeko beharrei, orain arte prekaritate egoera batean egon baikara esparru horretan, eta horrek larri eragiten zion kudeaketa lanari.

Diru laguntzek bultzada handia ematen diote ekonomia jarduerari, eta lanerako eta prestakuntzarako aukera dira adituentzat.

Kultura Departamentuak 804.000 euro xedatu ditu guztira ondarearen inguruko diru laguntzetarako: ondarea zaharberritu eta finkatzeko (570.000 euro); ikerketa eta indusketa arkeologikoak egiteko (198.000 euro); eta dokumentu ondarea zaharberritzeko (36.000 euro). Kontu sail horiek % 84,40ko igoera izan dute orokorrean.

 

 

2016

2017

Igoera

Ondare historiko-artistikoa

320.000

570.000

78,12%

Arkeologia

101.500

198.000

95,07%

Dokumentu-ondarea

15.000

36.000

140%

 

 

 

 

GUZTIRA

436.000

804.000

84,40 %

 

Ondasun higigarriak eta higiezinak kontserbatu, finkatu, birgaitu edo zaharberritzeko laguntzak, 320.000 eurokoak izan ziren iaz, eta aurten, aldiz, 570.000 eurokoak izango dira, hau da, % 78,12ko igoera izango dute. Indusketa eta ikerketa arkeologikoak egiteko, 101.500 euro eman ziren iaz, eta aurten 198.000 emango dira, beraz, % 95,07ko igoko dira; azkenik, dokumentuak zaharberritzeko diru laguntzak 15.000 eurotik 36.000 eurora pasa dira, hau da, igoera % 140koa izango da.

 

Igoera horren bidez, hobeto egin nahi zaie aurre lurraldeko beharrei, orain arte prekaritate egoera batean egon baikara esparru horretan, eta horrek kudeaketa lanari larri eragiten zion. Azken bost urteotan nabarmen jaitsi dira ondarea babestera eta indusketetara xedatutako kopuruak eta horrek ondorio oso negatiboak izan ditu bai ondarea babesteari dagokionez, eta bai zaharberritzearen inguruan sortutako enpresen eta prozesu horietan parte hartzen duten eragileen “biziraupenari” dagokienez ere.  

 

María José Tellería Kultura zuzendariak adierazi duenez, “ondarea zaintzea eta babestea gizartearen sentsibilitate eta heldutasunaren seinale nabarmena da eta, gainera, zaintza eta babes lan horrek, alde batetik, bultzada handia ematen dio jarduera ekonomikoari eta, bestetik, lan eta prestakuntza aukera eskaintzen die, zaharberritzaile, arkeologo, arkitekto, eta halakoei. Era berean, laguntza handia da ondasun babestuen jabeentzat, horrelako diru laguntzarik gabe, kasu askotan ezin izango zituztelako bere gain hartu ondarea babesteko neurriak”.

 

Kontuan izan behar da, gainera, diru laguntza hauek efektu biderkatzailea dutela, ehunekotan oso altua ez den ekarpen baten bidez, sektore pribatuaren, elkarteen, udalen edo eliza katolikoaren inbertsioa bermatzen baita; esate baterako, 2016an, Foru Aldundiak 320.000 euro inbertitu zituen ondare historiko-artistikoan, eta egindako obren kostua, aldiz, 2.200.000 euro izan zen.

 

Diru laguntzen deialdia

 

Diputatuen Kontseiluak, Kultura Departamentuaren proposamenez, kultur ondarea kontserbatzeko, zaharberritzeko eta finkatzeko, indusketa eta arkeologikoak egiteko, eta dokumentu ondarea zaharberritzeko diru laguntzen deialdia eta oinarriak onartu ditu.

 

Balio historikoa, artistikoa, hirigintzakoa, etnografikoa, zientifikoa, teknikoa edo gizarte mailakoa dutelako Gipuzkoako kultur ondarea osatzen duten ondasunak zaintzera xedatutako diru laguntzak 60.000 eurokoak izango dira gehienez ere, eta esku hartze horien beharrean dauden kultur balio nabarmeneko elementu materialetarako erabiliko dira. Diru laguntzak jasotzeko, elementu horiek monumentu kalifikatu edo inbentariatu izendatuta egon behar dute legeak xedatu bezala; udal antolamenduak katalogatuta; edo Gipuzkoako Foru Aldundiak zein Eusko Jaurlaritzak egindako katalogazio proposamenen batean edo inbentarioren batean sartuta.

 

Indusketa eta ikerketa arkeologikoak egiteko laguntzen bidez, oraindik ondo ezagutzen ez diren garaietara zuzendutako ikerketak sustatu nahi dira. Era berean, lortutako jakintza guztiak gizarteratu nahi dira, zabalkunde proiektuak babestuz.

 

Azken urteotako indusketa arkeologikoetan emaitza garrantzitsuak lortu dira, hala nola Gipuzkoan haitzulotako gizakia aurreneko aldiz agertu zeneko aztarnak, Brontze Aroko meatzaritzari, aro aldaketari, edo goi erdi aroari buruzkoak.

 

“Urtetik urtera gero eta proiektu gehiago aurkezten dira. Proiektu horietako askok interes zientifiko handia dute, ikerketa arkeologikoaren hutsuneei erantzuna ematen baitiete. Gainera, eragin nabarmena dute gizartean, boluntario asko mugiarazten baitute, horietako asko unibertsitateko ikasleak, proiektu horiek beren praktikak egiteko baliatzen dituztenak, eta, horrela, kalitatezko prestakuntza izateko aukera dutenak”, azaldu du Telleriak.

 

Dokumentuak zaharberritzeko laguntzak historia, zientzia, eta kultura arloan duten interesa dela eta Gipuzkoako dokumentu ondarea osatzen duten dokumentuei zuzenduta daude, horrela, dokumentu horien kontserbazio iraunkorra bermatzeko.  Diru laguntza honen xedea izango dira artxibo eta bildumetako dokumentuak, eta historian zehar Gipuzkoan eskumenak, funtzioak, eta jarduerak burutu dituen edozein administrazio, entitate edo pertsonak egin edo jasotakoak, betiere dokumentazio hori gaur egun Gipuzkoan baldin badago eta gutxienez 50 urte baditu. Diru laguntzaren zenbatekoa gehienez ere zaharberritze lanen kostuaren % 60 izango da, hau da, 8.000 euro asko jota.

  

1715