Xabier Arzalluzen heriotza deitoratu du Aldundiak, eta dolumina adierazi dio familiari
Xabier Arzalluzen heriotza deitoratu du Aldundiak, eta dolumina adierazi dio familiari
2005eko Urrezko Domina jaso zuen, foru erakundeak ematen duen saririk gorenena, eskubide historikoen defentsan egindako lanagatik
Xabier Arzalluzen heriotza deitoratu du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Diputatu nagusi den Markel Olanok esan duenez, “Euskadiren aldeko lanean dena eman zuen gizon handia” izan zen Arzalluz. Gainera, balioan jarri du “hizki larriz politikari” izan zenak utzitako ondarea, historiako momentu bakoitza irakurtzen jakin eta Trantsizio garaian, euskal politikagintzako funtsezko pieza bihurtu zena. Bere balio etiko, demokratiko eta humanistetan ere jarri du azpimarra foru arduradunak.
Arzalluzek, bere bizitzan zehar, hainbat ardura izan zituen eta, Olanok nabarmendu duenez, “benetako Estatu gizon bezala aritu zen beti, eskuzabaltasunez jokatuz eta betiere Herri honen interesak lehenetsiz”. “Hala egin zuen Frankismo garaian, eta baita Trantsizioan eta ondorengo urteetan ere, amesten zuen Euskadiren alde bere azken eguna arte lan eginez”, azpimarratu du diputatu nagusiak.
Olanok, gainera, gogoratu du Arzalluzek Gipuzkoako Urrezko Domina jaso zuela 2005 urtean, Aldundiak ematen duen saririk garrantzitsuena. Carlos Garaikoetxea, Pedro Luis Uriarte eta Jaime García Añoverosekin partekatu zuen aitorpena, Ekonomia Itunaren “aita” gisa egin zuten lanarengatik. “Gizon handia joan zaigu, bide markatu zuen politika handia. Euskadi beti egongo da zorretan berekin”, amaitu du foru arduradunak, familia eta gertukoei dolumina adieraziz.
1520