Emaus Kooperatibaren instalazioetara bisita
Emaus Kooperatibaren instalazioetara bisita
Emausek gizarte eta ingurumenaren alde egiten duen lan goraipagarria azpimarratu du Asensiok
Emaus Traperoak Sozietate Kooperatiboak Usurbilgo Belartzan dituen instalazioak bisitatu ditu gaur Jose Ignacio Asensio Ingurumeneko diputatuak.
“Emaus Kooperatibaren helburua berreskurapena eta berrerabilpena da, eta baita ere gizarte bazterketako arriskuan dauden pertsonak gizartean eta lan munduan sartzea. Objektu mota guztiak biltzen dituzte: arropa, altzariak, liburuak, jostailuak, etxeko gauzak, bazarra….eta bigarren eskuko produktu gisa saltzen dituzte oso merke. Prezioak ez dira igo 2006az geroztik eta 2008an jaitsi egin ziren.
Emausek 3.500 etxez etxeko zerbitzu egin zituen; 80.220 pertsonek erosi zuten Belartzako dendan; 1.900.000 kilo kudeatu zituzten, horietatik 440.000 kilo ehungintza alorrekoak eta 1.460.000 neurri handikoak; guztira, berrerabiltze eta birziklatze tasa % 70ekoa izan zen.
Diru-sarreren % 91,1 diru-sarrera propioak dira eta % 5,87 Sasieta eta Urola Erdiko mankomunitateei eskainitako zerbitzuenak. Gaur egun kooperatibak 32 langile ditu.
Asensiok oso positiboki baloratu du Emausek gizarte eta ingurumenaren alde egiten duen lana. Ingurumeneko diputatuak Emausek egiten duen “kudeaketa eraginkorra” nabarmendu du, jasotzen den guztia egun berean atzeratzen baita, edo gehienez jota salmentaren hurrengo egunean. Aldi berean, adierazi du kooperatiba hori eredu bat dela egoera zailean dauden pertsonei lan egonkorra emateko orduan. “Emaus eredu bat da alderdi guztietan”, esan du.
Inma Puerta Emauseko zuzendariak, bere aldetik, azpimarratu du kooperatibak helburu nagusi bat duela, hau da, lan egonkorra sortzea gizarte bazterketako arriskuan dauden pertsonentzat eta, horri lotuta hau adierazi du: "enplegua aurrera egiteko arrazoi bat izan dadin, jakin behar dute bakoitzak bere lanarekin soldata irabazten duela eta, halaber, lan gehiago sortzeko ahalegina egin behar dutela, egoera berean dauden beste pertsonak batzuek lan egitera etor daitezen”.
1842