Breadcrumb

Asset Publisher

Back Zarautzen jasandako eraso sexistaern inguruko erakunde adierazpena

Zarautzen jasandako eraso sexistaern inguruko erakunde adierazpena

Aste honetan argitara eman moduan emakume batek Zarautzen jasandako eraso sexista dela eta, Gipuzkoako Foru Aldundiak bortizkeria matxista kasu hori irmoki gaitzetsi eta arbuiatu nahi du, erakunde adierazpen honen bitartez.

2020/06/04

Foru erakundeak elkartasun osoa eta babesa eskaini dizkio biolentzia abusua pairatu duen emakumeari, nahiz haren gertuko lagun eta senitartekoei.

Gipuzkoako Foru Aldundiak bat egiten du Zarauzko Udalak erasoa gaitzesteko argitaratu duen adierazpenarekin eta ohartarazi nahi du halako gertaeren oinarrian gizon eta emakumeen berdintasun falta dagoela, emakumeak kontrolpean izan nahi dituzten jarrera matxistak. Gizon eta emakumeen berdintasuna, pertsonen duintasuna eta askatasuna eskubide urraezinak dira, eta eskubide horien aurka egiten duten jarrerak erabat gaitzesgarriak, bidegabeak eta onartezinak dira, ez dute lekurik gure gizartean.

Are eta gehiago egungo pandemia eta deseskalatze egoeran, foru erakundeak herritarrei dei egin die bortizkeria matxistaren aurkako konpromisoari eusteko. Inoiz baino garrantzitsuagoa da biolentzia jasan duten emakumeek erakundeon eta komunitate osoaren babesa jasotzea.

Gipuzkoako Foru Aldundiak gogorarazten du biolentzia matxistaren biktimentzako zerbitzu eta egoitza guztiak indarrean daudela eta, halako kasuen aurrean, balizko biktimak zein herritar oro herriko zerbitzu sozialekin harremanetan jarri daitekeela edo 900 840 111 telefonora deitu dezaketela. Baita ere, SOS Deiak zerbitzuaren 112 aplikazioak telefono deirik egin gabe edozein emakumeri laguntza eskaini diezaioke. Hitz egiteko arazoak zein entzumen arazoak dituzten pertsonentzat egokitua dago eta eskaera egiten duen emakumea GPS bidez lokalizatzeko aukera eskaintzen die segurtasun indarrei.

  

1429