Zerga-bilketa metatua %2,3 hazi da Gipuzkoan azaroa arte, aurreko urtearekin alderatuta
Zerga-bilketa metatua %2,3 hazi da Gipuzkoan azaroa arte, aurreko urtearekin alderatuta
Gipuzkoako Foru Ogasunak 2015ean baino 83 milioi euro gehiago batu ditu
Zerga-bilketa metatua %2,3 hazi da Gipuzkoan azaroa arte, aurreko urteko denboraldi berdinarekin alderatuta. Zehazki, 2015ean baino 83 milioi euro gehiago batu dira. Bilakaera honen azaltzerako orduan, eragin positiboa izan dute PFEZaren lan atxikipenetan, Sozietateen gaineko Zergaren kuota diferentzial garbian, BEZaren sarreretan eta zerga berezietan izandako hobekuntzak. Balantzaren beste aldean itzulketen hazkundea nabarmendu behar da, BEZ edota Sozietateak bezalako zergetan batez ere.
Errentaren gaineko zergaren esparruan, lan atxikipenen atalean 28,5 milioi gehiago jaso ditu Ogasunak (+%2,2). Ondare irabazien atxikipenak eta kapital higikorren etekinen atxikipenak, aldiz, bilakaera negatiboa izan dute: 27,4 eta 11,6 milioi gutxiago, hurrenez horren. PFEZ bere osotasunean hartuta emaitza positiboa da, pasa den urtean baino 41,5 milioi gehiago batu baitira (+%3). Sozietateen gaineko zergaren atalean, kuota diferentzial garbia 2,5 milioitan hazi da: sarrera gordinek 35 milioi egin dute gora, eta itzulketak 32,5 milioitan hazi dira.
Zerga bereziei dagokionez, hidrokarburoen gaineko zergak 14,1 milioi gehiago batu ditu (+%5), eta tabako laboreen gaineko zergaren bilketak %4,3 egin du gora, hau da, 4,5 milioi euro gehiago. Azkenik, Aldundiak kudeatzen duen BEZari dagokionez, zerga bilketa metatua %2 jaitsi da aurreko urtearekin alderatuta, hau da, 22,1 milioi euro gutxiago bildu dira: 50,8 milioitan hazi dira sarrerak (+%4), itzulketak 42,9 milioitan hazi dira (+%8) eta lurraldeen arteko doikuntzak 30 milioi jaitsi dira (-%7,9).
1891