Zerga-bilketa metatua %3,4 hazi da Gipuzkoan urria arte, aurreko urtearekin alderatuta
Zerga-bilketa metatua %3,4 hazi da Gipuzkoan urria arte, aurreko urtearekin alderatuta
Gipuzkoako Foru Ogasunak 2015ean baino 104 milioi euro gehiago batu ditu
Zerga-bilketa metatua %3,4 hazi da Gipuzkoan urria arte, aurreko urteko denboraldi berdinarekin alderatuta. Zehazki, 2015ean baino 104 milioi euro gehiago batu dira. Bilakaera honen azaltzerako orduan, eragin positiboa izan dute BEZ, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ), zerga bereziak eta Sozietateen gaineko Zergaren kuota diferentzialaren ataletan jazotako hazkundeek. Arlo negatiboan, berriz, zerga berezien Estatuarekiko doikuntzak okertu eta PFEZaren ondare irabazien atxikipenak mugatu izana nabarmendu behar dira.
Errentaren gaineko zergaren esparruan, lan atxikipenen atalean 25,4 milioi gehiago jaso ditu Ogasunak (+%2,3). Ondare irabazien atxikipenak eta kapital higikorren etekinen atxikipenak, aldiz, bilakaera negatiboa izan dute: 29,1 eta 13,1 milioi gutxiago, hurrenez horren. PFEZa bere osotasunean hartuta emaitza positiboa da, pasa den urtean baino 24,5 milioi gehiago batu baitira (+%2,2). Sozietateen gaineko zergaren atalean, kuota diferentzial garbia 11,6 milioitan hazi da: sarrera gordinek 12,3 milioi egin dute gora, eta itzulketak 0,7 milioitan hazi dira.
Zerga bereziei dagokionez, hidrokarburoen gaineko zergak 14,2 milioi gehiago batu ditu (+%5,1), eta tabako laboreen gaineko zergaren bilketak %3,7 egin du gora, hau da, 3,4 milioi euro gehiago. Azkenik, Aldundiak kudeatzen duen BEZari dagokionez, zerga bilketa metatua %0,9 igo da aurreko urtearekin alderatuta, hau da, 7,9 milioi euro gehiago bildu dira: 43,4 milioi gehiago batu dira (+%4,2), itzulketak 5,5 milioitan hazi dira (+%1,1) eta lurraldeen arteko doikuntzak 30 milioi jaitsi dira (-%7,9).
2454