Breadcrumb

Asset Publisher

Back Zero emisio, eraikuntza eraginkorra, material birziklatuak eta passivhaus diseinua

Zero emisio, eraikuntza eraginkorra, material birziklatuak eta passivhaus diseinua

Ingurumeneko Departamentuak Naturklimaren egoitza berriko obrak esleitzeko baldintza-agiriaren zehaztapenak ezagutzera eman ditu.

2020/12/09

José Ignacio Asensio: “Naturklimako egoitza eraikitzeak aukera emango du 2015a geroztik Gipuzkoan  hazkunde ekonomiko iraunkorreko eredu berri bat sortzera bideratutako politikak guztiak azkartzeko,”

Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusia eta Jose Ignacio Asensiok, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako diputatu eta Naturklimako lehendakariak, Naturklimaren egoitza berria eraikitzeko lizitazioaren xehetasuna ezagutzera eman ditu gaur. Naturklima, Ingurumen Zuzendaritzari atxikitako Gipuzkoako Klima Aldaketaren foru-fundazioa, 2019ko otsailean hasi zen lanean, behin-behinean Miramongo parke teknologikoan. Behin betiko egoitza berria Eskuzaitzetako industrialdeko V. partzelan egongo da. Industrialde horretan Naturklima kokatzea funtsezkoa da, Eskuzaitzeta baita inguruko enpresa-poligonorik handiena, eta, gainera, industria-lurzoru erabilgarriak ditu Naturklimako egoitza berriaren ondoan. José Ignacio Asensio Naturklimako lehendakariak adierazi duenez, “Naturklima industria eta enpresa berde berriak ezartzearen sustatzailea izan daiteke, eta Eskuzaitzetan ekonomia zirkularrean, energia-trantsizioan eta klima-aldaketan espezializatutako enpresen eta industrien industriagune berdea sortzen lagundu”.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuak liziotaziora aterako du Naturklimaren egoitza berriko obren esleipena. Lizitazioan parte hartu nahi duten enpresek 30 egun naturaleko epea izango dute beren eskaintza aurkezteko, iragarkia argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Obrak 2021eko martxoan esleituko direla espero da, eta obren hasiera  uda baino lehenagoko aurreikusten da. Aurreikuspenen arabera, 2023ko apirilerako amaituta egongo da. Hala ere, aurrekontu handiagoa izanez gero, bizkortu egingo litzateke 2022an abian jartzeko. Asensio foru-diputatuak adierazi duenez, “Naturklimako egoitza eraikitzeak aukera emango du 2015ª geroztik  Gipuzkoan  hazkunde ekonomiko iraunkorreko eredu berri bat sortzera bideratutako politikak guztiak azkartzeko,”

Lizitazio aurrekontua 8.232.820 €-koa  BEZ barne, eta egoitza berriak klima errespetatzen duen eta irizpide berde eta jasangarriak dituen eraikuntza eraginkor baten adibide praktikoa izan beharko du. Naturklimako eraikinak zero energia-kontsumo (passivhaus) eta zero igorpen izango ditu, eta arkitektura, neurriak eta instalazioak, ekonomia deskarbonizatu berrirako trantsizioaren irudia proiektatuko ditu.

Eraikinak, sorkuntzatik, pasivhaus kontzeptua izango du, hau da, energia gutxi kontsumitzen duten eraikinen bilakaera bat izango da. Orientazioaren, eraikinaren inguratzailearen eta eguzkiaren energia ahalik eta gehien aprobetxatuz, klimatizaziorako energia-eskaera oso txikia izatea lortzen da, eta barne-airearen kalitatea oso handia izatea. Horrela, ia ez da beharrezkoa izango berokuntzako sistema aktiboak egotea. Eraikuntza iraunkorreko irizpideen arabera, Naturklima energia berriztagarriz hornituko da nagusiki, eta material berdeak eta birziklatuak erabiliko dira eraikuntzan, baliabide naturalak ez murrizteko.

Eraikina 3 bolumenetan banaturik egongo da: bi solairuko bi albo sendo, fatxadak zurezko xafla bertikalekin edukiko ditutzte. Bien artean, solairu bakarreko kristalezko gorputz bat. Alde batean eremu pribatua egongo da: lan-bulegoak eta start-upentzako co-working gunea. Beste aldean, berriz, gune publikoa izango da, auditoriuma eta balio anitzeko hainbat areto izango dituena, nazioarteko workshopa eta tailer publikoak egiteko. Era berean, Naturklimak kanpoko berdegune bat izango du, zuhaizti batek eta lorategi botaniko batek osatua. Lorategi botaniko horrek co-working espazioaren hedapen gisa funtzionatuko du, eta eraikinaren co2-rako ‘hustubide’ gisa balioko du.

Egoitza berrian kokatuko dira Klima Aldaketaren Behatokia, Klima Aldaketaren Gela eta 2 HUB, ekonomia zirkularraren eta energia-trantsizioaren arloan industria- eta enpresa-soluzio berriak garatzeko, esperimentatzeko, pilotatzeko eta, ondoren, gizarteratzeko.

Klima Aldaketaren Naturklima Fundazioa Gipuzkoatik erantzun eraginkorrak emateko sortu zen, aurrean dugun erronka nagusiari, bai tokian tokiko erantzunak eta bai globalak. Erantzunak, betiere, tokiko administrazioen eskumenen, sare sozioekonomikoaren ahalmenen eta herritarrekiko elkarrekintzaren ikuspegitik. Testuinguru horretan, Naturklimak atera  du jada Gipuzkoak klima-aldaketaren aurrean duen eraginari eta zaurgarritasunari buruzko lehen txostena, eta berotze globalak lurraldeko ekosistemetan duen eragina neurtzen duten 85 adierazle ditu. Egoitza berritik, gainera, Naturklimak lanean jarraituko du Gipuzkoako gizartearen inplikazioa areagotzeko, lankidetza publiko-pribatua sustatuz, enpresen, unibertsitateen, administrazioen, zentro teknologikoen eta lurraldeko gainerako gizarte-eragileen arteko lankidetza sustatuz. Jose Ignacio Asensio Naturklimako lehendakari eta Ingurumeneko foru diputatuak gogorarazi duenez, “Gipuzkoak lan egin behar du klimaren mehatxua aukeran bihurtzeko enplegua eta aberastasuna sortzen duen ekonomia berdearen bitartez”.

  

1373