Zero Zabor Uretan kanpaina hasi da gaur Hondarribian
Zero Zabor Uretan kanpaina hasi da gaur Hondarribian
Jose Ignacio Asensio Ingurumen diputatuak azaldu duenez, ekimen honen helburua "itsas hondakinen mehatxua nabarmendu eta herritarren inplikazioa bilatzea da"
Gipuzkoako Foru Aldunditik urteak dira itsas hondakinen arazoarekin lanean daramatenak, hainbat proiektu eta eragileekin, Life Lema proiektuarekin, urazalean dauden itsas hondakinak antzemateko eta ondoren biltzeko sistemetan, Plastifisharekin ibilguetan itsas hondakinak biltzen eta herritarrak kontzientziatzeko programekin hondakinak itsasoan isurtzea saihesteko, bai eta Surfriderren bidez boluntarioekin hondakinak bildu eta karakterizatzeko.
Kontuan izan behar da, foru arduradunaren arabera, "Itsas plastikoen arazoak, itsasoari ez ezik, gure ekosistemei eta pertsonei ere eragiten diela; izan ere, arraina jaten dugunean, mikroplastikoak ere jaten ditugu, lurrean egiten diren giza jarduerek eragindakoak. Eta, orain, inoiz baino gehiago, osasun-protokoloen egungo egoeraren aurrean, ahalegin handiagoa egin behar da herritarren kontzientziazioa areagotzeko eta itsas hondakinen arazoa ez larriagotzeko "
Gaurkoan, Hondarribiako Mater Museoa koordinatutako "Zer Zabor Uretan" kanpainari hasiera eman zaio.
ZERO ZABOR URETAN kanpaina Euskal Kostaldeko hainbat portuetan lehorreratuko da uda honetan MATER Ontzi Museo Ekoaktiboaren eskutik, mezu bat zabaltzeko: "Zaborrik hoberena, sortzen ez dena". Horrela, MATER ontziak itsas zeharkaldi bat egin nahi du Euskal Kostaldeko hainbat arrantza-udalerrietatik, itsas hondakinen arazoaz kontzientziatzeko eta herritarrak hauek saihestu ditzaten inplikatzeko.
COVID-19tik eratorritako osasun-krisiaren esparruan, arazoa areagotzen ari da, eta larriki eragiten die ekosistema naturalei eta, ondorioz, baita pertsonen osasunari ere.
Kontsumitzaileen zeregin berriemailearen eta parte-hartzailearen papera oso garrantzitsuak dira aldaketa ahalbidetzeko. Itsas hondakinen % 80 lurreko hondakinen egungo kudeaketatik dator, bai eta gizarteak hondakinak sortzeko duen kontzientziazio eta konpromiso faltagatik ere.
Honako portu hauetan egingo da kanpaina: Hondarribia uztailaren 1etik 3ra, Getaria uztailaren 4tik 6ra, Ondarroa uztailaren 7tik 9ra, Bermeo uztailaren 10etik 12ra, Portugalete uztailaren 13tik 15era, Bilbo uztailaren 16tik 18ra, Mutriku uztailaren 19tik 20ra eta Pasaia uztailaren 22tik 24ra.
Portuetako jarduerak eta RRSS lehiaketa.
Kanpaina honetan aurreikusitako jarduerek parte hartzea eta implikazioa sustatu nahi dute, hondakinak saihesteko alternatibak eskainiz, hauek itsasora iritsi ez daitezen gure esku dauden konponbideak ezagutzera emanez.
Ezagutu daitezkeen jardueren artean, ontzi museora dagoen bisita ekoaktiboa nabarmendu dezakegu. Bertan, itsasoak gure egunerokotasunean duen garrantzia eta etxetik modu dinamikoan nola zaindu dezakegun ikusarazi nahi du. Bisitak doakoak izango dira, eta aldez aurretik hitzordua beharko dute, Covid 19aren mehatxupean pilaketak saihesteko. Eko-stand bat ikusgai egongo da portuan bertan, itsas hondakinen arazoari eta gure eguneroko bizimoduan plastikoak dituen alternatibei buruzko informazio erabilgarria erakusteko.
Kanpainan, gainera, portu bakoitzeko hondakinen garbiketen eta bilketen hondakinen Top 10ak egongo dira.
Azkenik, kanpainaren barruan, #EKINZeroZaborUretan sare sozialetan egingo den lehiaketa egongo da, gure eguneroko bizitzan, lanean edota komunitatean hondakinak saihesteko ideia eraldatzaileak bilatuz. Ideia irabazlearen saria MATER Ontzi Museo Ekoaktiboan lau pertsonentzako itsasora irteera izango da..
Portu bakoitzeko jarduerei eta lehiaketari buruzko informazio guztia @matermuseoa ssre sozialetan eta www.zerozaboruretan.eus kanpainarako sortutako webgunean kontsulta daiteke.
MATER eta kanpainako kolaboratzaileak.
Kanpaina hau Pasaiako MATER Ontzi Museo Ekoaktiboak bultzatu du. MATER egurrez eraikitako azken Euskal atinontzi handia da, Pasaiako Itsas Gela elkarteak desegitetik salbatu zuena eta kontzientziazio-tresna berezi bihurtu dena.
Gaur egun, itsas kultura eta ingurumenarekiko grina kutsatu nahi duten profesional talde baten gidapean, itsas kultura eta ingurumenarekiko grina kutsatu nahi dute, berau kontserbatzen laguntzeko. Misioa aurrera eramateko, bi lan ildo estrategiko ditu: Batetik, MATER Museoa, Pasaiako itsasertza maitatzeko eta kontserbatzeko jarduera-programa zabala duena, eta bestetik, MATER Ekoaktiboa, ingurumen sentsibilizazio, hezkuntza-kanpainak eta proiektuak garatzen dituena, Zero Zabor Uretan kanpaina lan ildo honen parte izanik.
Hainbat erakundeek eskainitako laguntzari esker, kanpaina hau aurrera eramateko finantzaketa lortu dugu.
Kolaboratzaileak: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila, Gipuzkoako Foru Aldundia (Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentua), Bizkaiko Foru Aldundia (Natura Ingurunearen eta Iraunkortasun Saila) Kutxa Fundazioa, Libera (Seo Birdlife eta Ecoembes).
1729