Breadcrumb

Asset Publisher

Back Zibersegurtasunaren aukerak eta desafioak, aztergai

Zibersegurtasunaren aukerak eta desafioak, aztergai

John Lyons ziber-krimenerako Erresuma Batuko gobernuko aholkulari ohia Gipuzkoan da

Bilera John Lyons-ekin

Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako diputatuak, Ainhoa Aizpuruk, bilera egin du gaur Gipuzkoako Foru Aldundian John Lyons ziber-krimenerako Erresuma Batuko gobernuko aholkulari ohi eta International Cyber Security Protection Alliance (ICSPA) erakundeko sortzaile eta lehendakariarekin. Lurraldean alor honetan lanean diharduten enpresek hartu dute parte bilera honetan eta Foru Aldundiko arduradunek aurkeztu dizkie Gipuzkoako Zibersergurtasun Industrialeko Zentro Aurreratuak aurreikusten dituen lan lerroak. Zentro hau urteko lehen seihilabetekoan jarriko da martxan Donostian.

Gipuzkoak zibersegurtasun alorrean pilatzen duen jakintza eta potentziala ezagutu ahal izan du bileran Lyonsek. Izan ere, topaketan izan dira  ITS, S21Sec, Arima, Enigmedia, Titanium, Zura eta Counter Craft enpresetako arduradunak. Britainiar aditua Gipuzkoan da sektoreko enpresak ezagutu eta zibersegurtasunaren alorrean lurraldea indartu eta industriaren lehiakortasuna bultzatze aldera lurraldea egiten ari den ahalegina ezagutu asmoz.

Bileran Ekonomia Sustapeneko diputatuak nabarmendu du Gipuzkoak zibersegurtasunean daukan talentu eta garapen maila. Bere esanetan, datozen hilabeteetan martxan jarriko den zibersegurtasun zentroak “aktibo hori sendotu eta eragileen arteko lankidetza bultzatu” nahi du. “Zibersegurtasunaren desafioan gure industriari laguntzeko bokazio garbia izango du zentroak, gure ETEei bereziki. Horregatik interes handia du guretzako lurralde garatzen ari den estrategia kanpoko eragile garrantzitsuekin kontrastatu ahal izatea”, adierazi du  Aizpuruk.

 

John Lyons

John Lyons zibersegurtasuneko aditua –ICSPA Cyber Security Protection Alliance-ko fundatzailea eta lehendakaria, eta Erresuma Batuko gobernuaren aholkulari ohia– da eta ibilbide luzea eta oparoa du zibersegurtasunaren alorrean. Cyber Highway egitasmoko burua ere bada, zeinak laguntzen dien tamaina guztietako enpresa eta erakundeei zibersegurtasun maila egokia lortzen. Besteak beste, Erresuma Batuko ziber-krimenari aurre egiteko estrategiaren arduraduna izana da eta zenbait multinazionalei ere aholku eman die gai honetan. Orobat, britainiar enpresei lagundu die segurtasun protokoloak garatzen eta hobetzen, balizko erasoen aurrean babestu ahal izateko.

Hain zuzen ere, Lyonsek zabalduko du maiatzaren 10 eta 11an Donostian egingo den Industry Sec 2018 kongresua, non aztertuko diren enpresek zibersegurtasun industrialaren inguruan dituzten azken erronkak. Dagoeneko izen-ematea zabalik dago helbide honetan .

  

2078