Zinemaldiko alfombra gorriaren bigarren bizitza
Zinemaldiko alfombra gorriaren bigarren bizitza
Zinemaldiaren alfonbra gorria % 100 birziklagarria izango da, eta, lehiaketa amaitutakoan, bigarren bizitza bat izango du.
José Ignacio Asensio: "Ekimenaren helburua da jasangarritasun-irizpideak sartzea ekitaldien diseinutik, hondakinak lehengai bihurtzea sustatzea, tokiko fabrikazioa bultzatzea eta Gipuzkoako moda jasangarriaren industriaren potentzialari balioa ematea".
Moda jasangarria Donostiako Zinemaldiaren 69. edizioan egongo da, ehunak berreskuratuz, kasu honetan alfonbra gorriaren bidez; izan ere, Zinemaldiak bere alfonbra emango dio Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuari. Zinemaldiak eta Ingurumen Departamentuak urrats sendoa eman dute ingurumenaren konpromisoan; izan ere, Kursaaleko eta Victoria Eugeniako alfonbra gorrietarako moketak material birziklatuekin eginda egongo dira, eta, behin lehiaketa amaituta, berriz erabiliko dira, jantzi bihurtzen direnean.
Ingurumen Departamentuak alfonbrako moketa Ternua Group-i lagako dio, eta haiek moketa balorizatuko dute, bere bizitza luzatzeko, produktu berri bihurtuz eta, horrela, hondakin bihurtzea saihestuz. Horretarako, Ternua Group-ek alfonbra garbitu eta desinfektatuko du lehengai gisa prozesatu aurretik, eta loreak Mendian enpresaren produktu berri bat sortzeko erabiliko du material hori. Proiektu hau ekonomia zirkularraren adibidea izango da, bigarren bizitza bat emango baitio balio-bizitza oso laburra duen produktu bati, eta, ekodiseinuaren bitartez, materia bakarra osagai gisa (mono-material) daraman produktu bat garatzeko lan egingo da, eta, horregatik, guztiz birziklagarria izango da ondorengo bizi-zikloaren amaierara iristen denean.
Alfonbra gorriaren moketa % 100 birziklagarria da, poliesterrez egina, eta horrek birziklatzea bermatzen du; izan ere, aldez aurretik ezabatu ezin diren beste material batzuekin nahasten ez bada, bere bizitza erabilgarria amaitu ahal izango du berriz ere poliester-zuntz bihurtuz eta bizi-ziklo berri bat hasiz.
Horri dagokionez, Ingurumeneko diputatu José Ignacio Asensiok azpimarratu duenez, "Ekimenaren helburua da jasangarritasun-irizpideak sartzea ekitaldien diseinutik, hondakinaren eraldaketa sustatzea eta lehengai bihurtzea, tokiko fabrikazioa bultzatzea eta Gipuzkoako moda jasangarriaren industriaren potentzialari balioa ematea".
1750