Breadcrumb

Asset Publisher

Back Zizurkileko eraso matxistaren aurrean, salaketa irmoena

Zizurkileko eraso matxistaren aurrean, salaketa irmoena

Elkartasun osoa eta babesa erasoa jasan duen emakumeari

2021/04/24

Gipuzkoako Foru Aldundiak, erakunde adierazpen honen bitartez, pasa den apirilaren 18an Zizurkilen gertatutako bortizkeria matxista kasua indar guztiz salatu eta arbuiatu nahi du. Foru erakundeak, aldi berean, elkartasun osoa eta babesa eskaini nahi dizkio sexu erasoa pairatu duen emakumeari, nahiz haren gertuko lagun eta senitartekoei.

Emakumeen kontrako indarkeriaren aurrean erantzun publikoa emateko Gipuzkoako protokolo instituzionalari jarraituz, Foru Aldundiak bat egiten du Zizurkilgo Udalak aste honetan kaleratu duen adierazpenekin. Gizon eta emakumeen berdintasun eza dago halako erasoen oinarri-oinarrian, emakumeak kontrolpean izan nahi dituzten jarrera eta ideia matxistak. Horregatik, beste behin ere, gizon eta emakumeen berdintasunaren aldarrian jartzen dugu azpimarra; pertsonen duintasuna, sexu askatasuna eta integritate fisikoa eskubide urraezinak dira. Eskubide horien aurkako ekintzak erabat gaitzesgarriak, bidegabeak eta onartezinak dira, ez dute lekurik gure gizartean.

Egungo pandemia egoeran, foru erakundeak herritarrei dei egin die bortizkeria matxistaren aurkako jarrera eta konpromisoari eusteko, inoiz baino gehiago erne jarraitzeko, biolentzia jasaten ari diren emakumeek erakundeon eta komunitate osoaren babesa jaso dezaten. Erakunde eta herritar oro gertu gaude edozein unetan haiek laguntzeko.

  

1914