Breadcrumb

Asset Publisher

Back Batez besteko okupazio txikiagoa izan duen zubi honetan Gipuzkoara etorritako turisten erdiak katalanak eta madrildarrak izan dira

Batez besteko okupazio txikiagoa izan duen zubi honetan Gipuzkoara etorritako turisten erdiak katalanak eta madrildarrak izan dira

Alojamendu planta gehitu egin denez zaila da aurreko urteetako okupazio mailak errepikatzea

Batez besteko okupazio txikiagoa izan duen zubi honetan Gipuzkoara etorritako turisten erdiak katalanak eta madrildarrak izan dira.

Denis Itxaso: «abenduko zubian atzerriko turismo gutxiago izan dugu eta estatu mailako beste helmuga batzuekin lehiatu behar dugu. Eskaintza eta eskaeraren arteko ahalik eta oreka handiena aurkitzen jarraitu behar dugu, alferrikako eta onuragarririk gabeko hotel planta saihesteko»

Explore San Sebastian Region bulegoak Konstituzioko zubi honetan jasotako datuek garbi uzten dute Gipuzkoa oso erakargarria dela estatuko bisitarientzat, haiek baitira gehien bisitatzen gaituztenak data hauetan. Joan den urtean baino batez besteko okupazio txikiagoa izan den zubi honetan Gipuzkoara etorritako turisten erdiak katalanak eta madrildarrak izan dira.

Denis Itxaso Kultura eta Turismoko diputatuaren iritziz, datu horiek argi uzten dute «zubi on baten aurrean gaudela». Nahiz eta okupazio maila ez den izan aurreko urtekoa bezain altua, orokorrean altua izan dela esan dezakegu, eta turista katalanak eta madrildarrak etorri dira nagusiki.  Itxasok dio iazko okupazio maila errepikatu ez izanaren arrazoia dela, hain zuzen, hotel plaza gehiago daudela aurten. «Eskaintza gehitzen den neurrian, zaila da maila horiek mantentzea. Eskaintza eta eskaeraren arteko ahalik eta oreka handiena aurkitzen jarraitu behar dugu, alferrikako eta onuragarririk gabeko hotel planta saihesteko», esan du.

Itxasok gogorarazi duenez, normalean zubi honetan etortzen diren bisitariak espainiarrak dira eta, beraz, estatu mailako beste helmuga batzuekin lehiatu behar dugu; halaber, azpimarratu du oso harrera ona izan dutela Gipuzkoak eskaintzen dituen baliabide kulturalak eta naturalak.

Explore San Sebastian bulegoak emandako datuak

Zubiko hiru egunetan 979 pertsona joan dira EXPLORE SAN SEBASTIAN REGION  turismo bulegora. Iaz baino % 7 gutxiago. Jaitsiera nabarmenena ostegunekoa izan da (hilak 6), iaz oso egun garrantzitsua izan baitzen; aurtengoa, berriz, egun lasaia izan da, bisitariak ostiralean eta larunbatean iritsi baitira batez ere.

Bulegoan arreta emandako pertsonen % 89,9 espainiarrak izan dira, eta % 16,1 atzerritik etorritakoak. Hau da bisiten sailkapena: Katalunia % 27; Madril % 22,2; Aragoi % 11; Gaztela eta Leon % 8,8; Euskal Herria % 7,9; Valentzia % 6,2; Gaztela-Mantxa % 5,5;  Andaluzia, Nafarroa eta Asturias % 2 inguru; Balearrak, Kanariak, Kantabria, Extremadura, Galizia, Errioxa eta Murtzia % 2 baino gutxiago.

Galdera eta kontsulten % 57a hiriburuari buruzkoa izan da, eta % 43a gainerako lurraldeari buruzkoa.

NEKATUR

2017an baino okupazio txikiagoa izan da;

2017ko abenduaren 6tik 10era: % 79,5

2018ko abenduaren 6tik 9ra: % 67,45

GIPUZKOAKO HOTELAK (elkartearen inkestari erantzun dioten 27 hotel kontuan hartuta):

% 50 baino gutxiago: % 14,8

% 50-75: % 29,6

% 75-90: % 25,9

% 90 baino gehiago % 29,6

LOIOLAKO TURISMO BULEGOA

% 25eko igoera izan du. Arreta eman die, batez ere, euskal txangozaleei. Eta baita ere Espainiako pertsona askori, batez ere Katalunia, Madril eta Aragoiko bisitariei. Atzerriko bisitarien artean azpimarratu behar dira Holanda, Alemania, Portugal eta Israeletik etorritakoak.

Museoak

Museotan bisitari kopuru handia konputatu da.

Burdinbidearen Museoak zerbitzua indartu du beste tren batekin, eta igandea izango da egun garrantzitsuena, hiru lurrun-tren betetzea espero baita.

Ekainberri museora iaz baino 200 pertsona gehiago joan dira, 500 pertsona guztira hiru egunetan ( igandeko datuak falta dira).

Bisita gidatuek ere arrakasta handia izan dute, 70 pertsonek parte hartu baitute. Horietako asko ingurukoak dira, baina baita ere Madril edo beste erkidego batzuetatik etorritakoak.

ANTIOKO TURISMO BULEGOA

Igandeko datuak falta direnean zubiari buruzko informazio ixteko, bulegoan arreta emandako pertsonen datuak ez dira aldatu iazkoei begiratuta.

Gehien  bisitatzen diren baliabideetan, bisitari kopurua antzekoa izan da. Antioko bisitariei dagokienez, gehienak EAEkoak eta espainiarrak dira, Madrilgoak batez ere; Mirandaolan ere bisitari asko izan dira, Gipuzkoako familiak batez ere.  Neguko edozein asteburuk duen dinamika bera izan du zubiak.

Ezkutuko altxorrak

Ezkutuko Altxorrak ekimenak harrera oso ona izan du. Programa hori igande honetan (abenduak 9) bukatu da. Aste Santuan hasi eta orain arte, turismo kulturalari lotutako kalitate eta interes handiko jarduera ugari eskaini dira, eta programazio horri esker, Debagoiena, Urola Garaia eta Urola Erdia eskualdeetako ondare baliabide garrantzitsuenak bisitatu ahal izan dira. Bisita horietan bertako jendea eta turistak nahasten dira, eta, beraz, murgiltze eta aurkikuntza aukera paregabea da turistentzat.

GOIERRI

Zubiko egun garrantzitsuenak ostirala eta larunbata izan dira, nahiz eta alojamenduek nahiko okupazio ona izan duten Konstituzio bezperan eta egunean; hala ere, egun horietan enpresetako bezeroak izan dira datu onenak eman dituztenak.

Bisitari motak mendi-ibiliak egin ditu Aralar eta Aizkorriko parte naturaletan; landetxeetan hartu du ostatu, eta ohiko gastronomiaz gozatu du guneko sagardotegietan eta jatetxeetan. Pertsona horiek lurraldea identifikatzen dute naturarekin, inguru lasai eta atseginekin, ohiko gastronomiarekin, eta mendi ibilaldiekin, besteak beste.

TOLOSAKO TURISMO BULEGOA

Datuak oso onak izan dira. Aurreko zubia bost egunekoa izan zen eta zubi hau lau egunekoa, baina, hala ere, % 30eko igoera izan da kalkuluen arabera. Jatorria: Euskal Herria % 35; Katalunia % 17; Aragoi % 13; Madril % 10; gainerako % 10 Irlanda, Errioxa, Txile, Nafarroa, Frantzia, Gaztela eta Leon, Andaluzia, Venezuela, Kolonbia …

Topic

% 12,4ko igoera izan da.

Sagardoetxea

Igandeko datuak oraindik jaso gabe daude, baina espero da zubi honetako datuak iazkoaren antzekoak izatea; agian igoera txiki bat egon da, Espainiatik eta atzerritik etorritako bisitariei esker, eta mantendu egiten da inguruko bisitari kopurua.   Hala ere, zerrendako lehenengoak euskaldunak dira, eta gero Katalunia, Madril, Valentzia eta Errioxakoak. Nazioarteko bezeroen artean, Estatu Batuetako bisitariak izan dira nabarmenenak. Oso harrera ona izan du «barrikote» izeneko jarduerak; bertan gaztainak eskaini dira, eta kandelekin eta sagarrekin dekoratutako Gabonetako arbola jarri da.

GEOPARKEA

Deba, Mutriku eta Zumaiako turismo bulegoek abenduko zubiari buruzko balorazio ona eman dute. Bulegoetan arreta emandako pertsona kopurua mantendu egin da eta bisitak % 10 igo dira. Eguraldi eta itxaso ona izan da, eta, beraz, programatutako zeuden itsasontzian egiteko bisita guztiak egin ahal izan dira. Gaur oinezko txangoak egingo dira.

Bisitarien artean, jatorri hauetakoak azpimarratu behar dira: Euskal Herria, Madril, Katalunia eta Gaztela eta Leon.

ZARAUTZ ETA GETARIA

Kalkuluen arabera, zubi honetan turismo bulegoetan arreta emandako pertsonen kopurua iazkoa baino zertxobait baxuagoa izango da. Hala ere, kaleetan giro aparta izan da eta Zarauzko ostatuen okupazioa % 75 izan da.

Bulegoetan arreta emandako pertsonen % 66-68 Espainiatik etorri dira: Katalunia, Madril, eta Aragoitik nagusiki. Kasu honetan eta talde handi batentzat antolatutako bidaia bati esker, Zarautzen arreta emandako pertsonen % 22,8 Kanariar Uhartekoak ziren.

  

1752