Gipuzkoak oporretako zubi handi bat itxi du estatuko turismoaren laguntzaz
Gipuzkoak oporretako zubi handi bat itxi du estatuko turismoaren laguntzaz
Nabarmentzekoa da nekazalturismoaren hazkundea, aurreko urteko zubi berarekin alderatuta.
Explore San Sebastian Region bulegoak bost egun hauetako turismoaren datuak laburbildu ditu. Nabarmentzekoa da nekazalturismoaren hazkundea, aurreko urteko zubi berarekin alderatuta.
Denis Itxasoren ustez, Espainia osoan Gipuzkoa izan da jendeak aukeratu duen helmuga nagusietako bat.
Explore San Sebastian Region bulegoak zubi honi buruz bildutako datuek garbi uzten dute Gipuzkoa oso erakargarria dela estatuko bisitarientzat, haiek baitira gehien bisitatzen gaituztenak data hauetan. Datuak aurreko urtekoak baino hobeagoak dira, eta betez besteko okupazioa % 75etik gorakoa izan da.
Denis Itxasoren hitzetan, datu horiek erakusten dute Gipuzkoa helmuga turistiko erakargarria dela udazkeneko zubietan. “Udako denboralditik kanpo Gipuzkoa osoan bisitariak izatea lortzen ari gara. Nabarmentzekoa da nekazalturismoko ostatuen eta landa etxeen okupazio maila handia. Naturaren eta kulturaren bila datorren bisitaria da, hain zuzen ere hemen eskaintzen ditugun balio nagusiak, eta bisitari horiek ez dute zertan etorri udan bakarrik, hori oso garrantzitsua delarik lurralde oreka lortzeko eta turismoa urtaroen mende ez egoteko. Beraz, turista hori oso interesgarria da gure helburuak lortzeko helmuga jasangarri gisa”.
Hoteletan batez besteko okupazioa % 75 eta % 90 artekoa izan da. Apartamentu turistikoetan, berriz, % 95ekoa izan da; batez besteko egonaldia 3,35 egunekoa eta batez besteko prezioa 160 eurokoa izan direlarik.
Nekazalturismoari dagokionez, datuak aurreko urtekoak baino hobeagoak izan dira. Hala, 2016ko okupazioa % 34koa izan zen, eta aurtengoa, berriz, % 80 ingurukoa.
Eskualdeka, Goierrin, nekazalturismoko ostatuen eta landa etxeen okupazioa % 90etik gorakoa izan da. Hoteletan okupazioa % 60-65ekoa izan da, alabaina zenbait herritan gertatu da hotelak beterik egotea eta logela gehiago izanez gero bezero kopuru handiagoa izatea. Museoek eta gaztandegiak bezalako baliabideek bisita ugari izan dituzte, eta jende asko ibili da bidegorrietan eta mendietan txangoak egiten.
Urola Garaian, hoteletako, ostatuetako eta nekazalturismoko okupazioa oso desberdina izan da, establezimenduaren arabera, baina, oro har, hobetu egin da aurreko urtearekin alderatua. Adibidez, Mirandaolak bisitari ugari izan ditu.
Urola Kostan okupazioa eta turista kopurua handia izan da, iazkoa baino handiagoa. Geteria beteta dago eta Balenciaga Museoaren aukerak oso onak dira, jaso dituzten deiak, kontsultak eta erreserbak kontuan hartuta.
Geoparkeak, bestalde, oinez eta itsasontzian egiteko bisitak antolatu ditu, eta bulegoetan % 15-20 bisitari gehiago jaso dituzte.
Oarsoaldean, Albaolak iaz baino % 23 bisita gehiago jaso ditu.
Jende gehiena ostegunetik aurrera etorri da, eta bereziki, ostiraletik aurrerako zubi luzean zehar. Bisitarien jatorriari erreparatuz gero, azpimarratzekoak dira Katalunia, Madril, Valentziako Autonomia Erkidegoa, Extremadura, Gaztela eta Leon, Gaztela-Mantxa, Zaragoza eta Bizkaia; eta atzerrikoei dagokienez, frantziarrak izan dira nagusi.
1612