#IceAgeEuropeNow erakusketa Zuloaga planzan
#IceAgeEuropeNow erakusketa Zuloaga planzan
Izotz Aroko Europako kultur ondarea eta partekatzen ditugun sustraiak ezagutzeko.
Itxaso: “Europa ez du hizkuntzak edo monetak batzen, partekatzen dugun kultur ondareak baizik”
Denis Itxaso, Kulturako Diputatuak, Susana Soto San Telmoko Museoaren zuzendariak eta Juanjo Aramburu Ekainberriko gerenteak inauguratu dute gaur goizean Ice Age Europe Sareak antolatzen duen #IceAgeEuropeNow erakusketa ibiltaria. Ekainaren 10era arte izango da bertan. Sare honen baitan Alemaniako, Belgikako, Kroaziako, spainiako, Frantziako, Italiako Erresuma Batuko zentroak daude. Bertan dauden Euskal Herriko zentroak Ekainberri, Isturitz-Oxocelhaya eta Santimamiñeko kobazuloak dira.Sare honek 5 urte ditu eta zentro bakoitzeko esperientzia partekatzeko egiten diren bileraz gain, jarduera berriak jarri dira abian, hala nola, Ice Age Europe aldizkari berria eta #Ice Age Europe Now erakusketa.
Erakusketa mundu mailan oso ezaguna den Neanderthalen aztarnategian inauguratu zen, Neanderthal Museumen (Mettmann, Alemania). Handik aurrera bidaiatzen aritu da Kroazia, Italia, Frantzia, Espainia eta Gibraltarren zehar. Bastida/Bastide–La Clairencera ere iritsiko da Isturitze & Otsozelaia Haitzuloen eskutik eta ondoren, Bilbora helduko da. Erakusketa gutxienez Europako 15 toki ezberdinetan ikusteko aukera izango da.
Izotz Aroa gizakieran historiako garairik liluragarrienetakoa da. Erakusketa Ibiltariak gonbita egiten digu Izotz Aroko Europako kultur ondarea eta partekatzen ditugun sustraiak bizitzeko, baita Izootz Aroko ondarea oraindik ere zer hurbil daukagun sentitzeko ere.
Erakusketan kalitate handiko eta formatu handiko argazkiak ikus ahal izango dira. Argazki horietan, aurkikuntza txundigarriak, aparteko objektuak eta iragana eta orainaren arteko lotura sinesgaitzak ikusiko dira. Erakusketaren bidez, gure Europako kultur ondare komuna zabaldu eta esperimentatu nahi dugu eta Izotz Aroko ondarea guretzat zein gertukoa den jakinarazi. Erakusketa European Year of Cultural Heritage 2018 "Sharing Heritage" / “Ondarea partekatzen” 2018ko Ondarearen Europar Urteari egiten zaion ekarpena da.
“ Europa ez du hizkuntzak edo monetak batzen, partekatzen dugun kultur ondareak baizik. Sustrai berberak ditugu, izoztz Aroraino hedatzen direnak. Ikerketa genetiko berrienek erakusten dutenez, europar guztien artean ahaidetasun estua dago kontinente osoan zehar. Balore hauek azpimarratu nahi izan dira: Izotz Aroan denok “europarrak” ginen, mugarik gabe. Garai horretako emakume eta gizonen antza izugarria dugu. Denok gara emigranteak, Afrikatik etorri ginen eta Europan zehar mugitzen ibili ginen izotz aroetan, Neanderthalen genomaren zati bat guregan dago…”, esan du Denis Itxasok
Donostiako Zuloaga plazan dagoen bitartean, astearte, larunbat eta igandetan, Ekainberriko langileek, San Telmoko Museoarekin elkarlanean, bisita gidatuak eta erakustaldi edo tailer desberdinak egingo dituzte; horiei esker, bisitariek aukera izango dute historiaurreko errealitatera eta inguruan UNESCOk gizadiaren ondare izendatutako Ekaingo margolan zoragarriak utzi zizkiguten gizakiengana gerturatzeko.
Sareari buruzko informazio gehiago jaso ahal izateko. http://www.ice-age-europe.eu/home.html
1482