Eibarko Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak hitzarmen bat aurkeztu dute Eibarren garraio publikoa sustatzeko eta hobetzeko
Eibarko Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak lankidetza-hitzarmena aurkeztu dute gaur, bi erakundeen artean sinatuko dena. Hitzarmenaren helburua da Eibarko herritarrei garraio publikoaren zerbitzu eraginkorragoa eta kalitatezkoagoa ematea, eta laguntzea, horrela, Gipuzkoako herritarrek mugikortasunerako funtsezko eskubidea izan dezaten.