Donostia podcastingaren epizentroa izango da martxoaren 2tik 4ra, Kultura departamentuak antolatutako «Parentesi Festibala» dela eta
Ekimenak PODIUMen (nazio mailako podcasting plataforma handietako bat) eta EITBren lankidetza du. Festibalak bere egitarauari hasiera emango dio 2023ko Ondas Sarietarako izendatuak izan diren Artxipelagoa eta Arsénico Caviar podcastekin.