Avanza webgunearen zerbitzaria aldatu ondoren, Lurraldebusek inoizko online salmenta handienaren eguna bezala itxi du atzoko eguna, 4.939 txartelekin linea hauetan
Duela aste batzuetatik hona, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak hainbat neurri hartzeko eskatu dio enpresari bere web-orriaren kolapsoa arintzeko, hala nola datu-basearen datu-iraulketa optimizatzea, zerbitzari birtual berri bat sortzea, egungo zerbitzarietan baliabideak handitzea edo monitoretza-tresnak instalatzea, besteak beste. Gainera, Irailaren 9az geroztik, Donostiako autobus geltokiko leihatilak indartu dira, goizez zein arratsaldez bi pertsonarekin, eskaera handiko uneetan arreta azkarra bermatzeko. Departamentuak neurriak ezartzen jarraituko du laster, egoera errepika ez dadin.