TREBA Gurasoak programak 134 hitzaldi eta tailer programatu ditu Gipuzkoako 65 udalerritan
Joan den ikasturtean 105 hitzaldi eta tailer egin ziren; beraz, hezkuntza-jardueren kopurua % 27,6 igo da. Gainera, edizio honetan 65 udalek egin dituzte eskaerak, aurreko urtean baino 17 gehiagok, hau da, % 35,4 gehiagok. Goizane Álvarez Gazteriako diputatuak adierazi duenez, «Gazteria Departamentuaren prestakuntza ekimen honen helburua da hobetzea haur eta nerabeen bizi kalitatea eta aukerak, gurasoak hezkuntzako gaitasunetan trebatuta».