Beasaindarrek babes “zabala eta positiboa” eman diote tokiko merkataritzan ordutegiak arrazionalizatzeko esperientzia pilotuari
Otsailean herriko kaleetan egindako inkestaren arabera, herritarren % 80k baino gehiagok uste du egokia dela ordutegi aldaketa bat probatzea; hamar lagunetik bederatzi ados egongo lirateke ekimena osorik edo zati batean hedatzearekin.