Aldundiak kulturako 8.854 bonu jaulkiko ditu bihar, “askatasuna oparitzeko” erreklamu gisa
Liburuak, musika nahiz DVDak erosteko balio izango dute. 3.542 euskarazko produktuak erosteko izango dira, eta 5.312 beste hizkuntzetan dauden produktuak erosteko. Gipuzkoako 26 herritan egongo dira salgai.