Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2022/12/05
MugikortasunaAbenduaren 14an Guztiok Mugituz ekimenaren bosgarren edizioa egingo da. Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak sari hori ematen du lurraldean mugikortasun jasangarria eta inklusiboa bultzatzen laguntzen duten ekimenak, programak edo proiektuak aitortzeko.
2022/12/12
MugikortasunaAbendu honetatik, erabiltzaileek MUGI txartela Renfeko geltoki guztietan kargatzeko aukera dute, bai txarteldegietan, bai bidaia-tituluak saltzeko makinetan. Rafaela Romero GGLAko lehendakaria: «Erabiltzaileen % 70ek baino gehiagok aldizka erabiltzen dute MUGI txartela Renfen, eta datuek erakusten dute ezen, Renferen abonuen doakotasun-aldi honetan, MUGI txartelaren erabileraren eskaria % 30en mantendu dela. Horrek erakusten digu zer beharrezkoa den zerbitzu hori garraiobide publikoak konbinatu behar dituzten pertsona horientzat guztientzat, hartara txartelarekin deskontuak eta doako transbordoak batzen jarraitzeko».
2022/12/12
OgasunaIon Lamarianok aurkeztutako ideia suertatu da garaile sariketan, eta guztira 17 ideia aurkeztu dira lehiaketara.
2022/12/05
MugikortasunaAzitain-Maltzaga oinezkoentzako eta bizikletentzako bidea eraikitzeko proiektuan, Europako funtsen kudeaketak Ogasuneko eta Funtzio Publikoko Ministerioak Eskualde Garapeneko Europako Funtsarekin batera finantzatutako jardueren Jardunbide Egokiak hautatzeko definitutako irizpide guztiak betetzen ditu.
2022/06/20
IngurumenaIngurumen Departamentuak milioi bat eta erdi euro bideratu ditu aurtengo hondartza denboraldian, normaltasun berrira itzultzen garen denboraldian, sentsibilizazio kanpaina bat egiteko jasangarritasuna eta elkartasuna sustatzeko.
2022/06/19
GobernantzaEstimazioen arabera, 25 hektareatik gora erre ditu suak bi egunotan Aralarren.
Etorkizuna Eraikiz kapsula Lasarte-Orian izango da egun osoan.
2022/06/20
Landa Ingurunea60 pertsonak baino gehiagok parte hartu zuten asteburuan suari aurre egiteko lanetan, eta atzo 20:00etan lortu zuten itzaltzea.
2022/06/15
MugikortasunaMugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatuak Gipuzkoako kasua aurkeztu du Bruselan, Europako Parlamentuko Mugikortasuneko eta Turismoko Batzordean. Bertan, bidaia adimentsuagoetarako txartel multimodalak jaulkitzeari buruz hitz egiten zen
Orkestrari harrera egin diote, Foru Aldundian, Markel Olano diputatu nagusiak eta Harkaitz Millan Kultura eta Lankidetzako diputatuak.