Albisteak
Gipuzkoako albisteak
Ekintzailetza sustatzea ezinbestekoa dela esan du Mendoza bozeramaileak, sare ekonomikoa eta, horrekin batera, ongizate ereduaren oinarriak indartzeko
Markel Olano diputatu nagusiak “babes irmoa” helarazi dio sektoreari BECeko Bienalera egindako bisitan.
2022/06/17
Diputatu NagusiaDiputatu nagusiak eta Soraluzeko alkateak bilera egin dute herriaren etorkizunari lotutako egitasmo nagusiak partekatzea helburu; Etorkizuna Eraikiz kapsularen bitartez jasotako ekarpenak ere aztertu dituzte.
2022/06/24
Gizarte PolitikaGipuzkoako Foru Aldundiak ‘Gipuzkoa: etorkizuneko egoitzaranzko trantsizioa’ Liburu Berdea aurkeztu du, zentroekin, erabiltzaileekin, langileekin eta senideekin egindako eta adostutako lanaren emaitza.
2022/06/27
LankidetzaAldundiak eta Donostiako Udalak bat egin dute Méridako adierazpenarekin, mundu osoko LGBTI giza eskubideen arloan duten konpromisoa indartzeko.
Diputatuen Kontseiluak dirulaguntza deialdia onartu du baita ere, adinekoen egoitzetan inbertsioak egiteko eta 8 milioi euroko zuzkidura duena.
Diputatu nagusiak II. Aniztasuneko Foru Plana aurkeztu du, eskubide berdintasuna eta diskriminaziorik eza helburu; alor honetako eragileekin lankidetzan “jauzi” bat ekarriko du, Aniztasunaren Sarearen sorrerarekin.
2022/06/22
AzpiegiturakGipuzkoako Foru Aldundiak Mendarorako erabaki historikotzat jo du errepide-sare nagusitik bertara iristeko bigarren sarbide bat egiteko proiektua, gaur egun zubi baten mende dagoelako.
2022/06/23
MugikortasunaMugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak «Gipuzkoako Bira» aurkeztu du, lurraldeko bidegorriak eta bide berdeak sustatzeko ekintza multzo bat. Ekintza horiek Gipuzkoa osoan burutuko dira ekainetik urrira bitartean, eta irudi berri bat izango dute: «Bizibideak, Gipuzkoako bizikleta bideen sarea».
2022/09/15
IngurumenaMilioi eta erdi euroko inbertsioa bitarte, Lasarte-Oriako energia komunitatea sortuko da, udalerriko ia biztanle guztientzat energia trantsizioa ziurtatuko duen Euskadiko lehen tokiko energia komunitatea. Estrategikoki kokatutako 6 instalazioren bidez, autokontsumorako erregimenean, udalerriko auzo eta eremu guztietara energia garbi eta berriztagarria eramatea bermatuko da. Aurreikuspenen arabera, udalerriko 1.000 familia eta denda hornituko ditu, eta horri esker, argindarraren fakturan % 30 aurreztuko dute.