Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2024/10/08
TurismoaLehenengo edizio honetan hiru kategoria egongo dira. Alde batetik, Ibilbide Profesionalaren Hain Gipuzkoa Saria, enpresa- eta lanbide-ibilbideagatik Gipuzkoa kalitatezko helmuga turistiko lehiakor eta iraunkor gisa posizionatzen lagundu duten edo laguntzen ari diren pertsonak aintzatestea helburu duena. Bestetik, Hain Gipuzkoa Saria proiektu iraunkorrari, eskualde- edo toki-izaerako turismo-erakundeei zuzendutako saria, beren eragin-eremuan gizarte, ingurumen eta ekonomia arloko jarduketen bidez ekimen arduratsu eta iraunkorrak gauzatu dituztenei. Eta, azkenik, Digitalizazioaren Hain Gipuzkoa Saria, turismo-sektorean digitalizazioaren eta berrikuntzaren bidez lehiakortasuna bultzatzeko egindako ahaleginak sarituko dituena.
2024/10/03
MugikortasunaDuela aste batzuetatik hona, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak hainbat neurri hartzeko eskatu dio enpresari bere web-orriaren kolapsoa arintzeko, hala nola datu-basearen datu-iraulketa optimizatzea, zerbitzari birtual berri bat sortzea, egungo zerbitzarietan baliabideak handitzea edo monitoretza-tresnak instalatzea, besteak beste. Gainera, Irailaren 9az geroztik, Donostiako autobus geltokiko leihatilak indartu dira, goizez zein arratsaldez bi pertsonarekin, eskaera handiko uneetan arreta azkarra bermatzeko. Departamentuak neurriak ezartzen jarraituko du laster, egoera errepika ez dadin.
2024/10/30
MugikortasunaTurismoko prestakuntza-zentroekin egin duen bezala, diputatuak bisita-erronda bat hasi du mugikortasunarekin lotutako graduak ematen dituzten Gipuzkoako hainbat prestakuntza-zentrotara, sektorearen errealitatea eta Gipuzkoan eratzen diren profil profesionalak zuzenean ezagutzeko
2024/10/15
Lurralde antolaketaFatxada nagusiaren eta klaustroko lau fatxaden altxaera ortofotografikoa egin da, erliebeak, dorreen edo kontrahormen alboak, horma-hobiak eta irudiak barne. Lan horiek zaharberritzeko proposamen tekniko baten barruan sartzen dira, eta eraikin historiko honetan egin beharreko esku-hartzea zehaztasunez eta xehetasunez definituko ditu.