Albisteak
Gipuzkoako albisteak
“Guztiona eta guztiontzat” izango den desfilea antolatu du Mónica Ochotorenak zuzendutako Querida Yo moda inklusiboko guneak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta hainbat gizarte erakunderen laguntzarekin.
2022/07/19
IngurumenaForu Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak hitzartu du Alkizako Udalarekin 30.000 euro xedatuko dituela hirigunea eta Sakamidra, Azaldegi eta Aldapa bailaretako etxeak urez hornitzen dituen goiko ur biltegia eraberritzeko lanak egiteko.
2022/07/19
IngurumenaIngurumen Departamentuak milioi bat eta erdi euro bideratu ditu aurtengo hondartza denboraldian, normaltasun berrira itzultzen garen denboraldian, sentsibilizazio kanpaina bat egiteko jasangarritasuna eta elkartasuna sustatzeko. Elikagaien Bankuarekin eta Emausekin lankidetzan burutu da «Olatu solidarioak» sentsibilizazio kanpaina, eta hondartzetan hondakinak bereizi eta gaika biltzearen inguruan sentsibilizatzeaz gain, Gipuzkoako hondartzetan elikagaiak bilduko dira zaurgarritasun egoeran dauden pertsonentzat.
2022/07/15
KulturaIkerketa etnografikoa eta ondarearen kontserbazioa uztartzen dituen erakusketa abenduaren 30ra arte egongo da zabalik.