Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2023/12/11
Etorkizuna EraikizJardunaldiak "City Science Lab Gipuzkoa" proiektua zehazteko balio izan du. Aldundiak sustatu du, MUBILekin, TECNUNekin eta Estatu Batuetako zentro ospetsuarekin batera.
2023/12/12
IngurumenaGoyeneche eta Gureak erakundeak gehitu dira aurten “Kostaldea eta Zu” proiektura, bere irismena eta konpromisoa zabalduz.
2023/12/11
Etorkizuna EraikizTopaketa Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Adinberrik antolatu dute, Gipuzkoako Abesbatza Federazioarekin batera, abenduaren 16an, Kursaalen.
2023/12/12
Gizarte PolitikaGipuzkoako Foru Aldundiak bilera bat egin du gaur arratsaldean lurraldeko egoitzetako arduradunekin, "zentroen artean ezagutzak transferitzeko eta jardunbide egokiak partekatzeko" helburua duen sare bat bultzatzeko.
2023/12/14
Funtzio PublikoaForu erakundeak 2023an garai berean bildu zuena baino 363 milioi euro gehiago bildu ditu.
2023/12/13
Diputatu NagusiaHamaika egunez, edukiontzi erraldoi bat Gipuzkoako eskualde guztietan barrena ibiliko da 40.000 egutegi baino gehiago banatzeko.
2023/12/28
KulturaGaur goizean Gipuzkoako Batzar Nagusietako Kultura Batzordean egin duen agerraldian, Gordailuari buruz informazioa eman du
Aldundiak baserritarrekin duen konpromisoa berretsi du Eider Mendozak: “neurri honi esker, jasotako eskaera guztiei erantzungo diegu”
2023/12/19
MugikortasunaEusko Jaurlaritzak eta hiru aldundiek aurrera egin dute Euskal Autonomia Erkidego osoan garraio publikoa erabiltzeagatik deskontuak aplikatuko dituen tarifa-sistema bakar bat sustatzeko
2023/12/22
KirolakGabonetako Nazioarteko Txapelketa Euskal Herriko igeriketa txapelketa garrantzitsuena eta Espainiako garrantzitsuenetakoa da. Datorren ostiralean, abenduak 29, ospatuko da Ordiziako kiroldegian.
2023/12/20
MugikortasunaLehen topaketa honetan, Azahara Dominguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako foru diputatuak eta udal eta eskualdeetako ordezkariek Hernaniko eta Urola Erdiko garraio publikoaren egoera aztertu dute, baita dauden beharrak ere, zerbitzua etengabe hobetzeko prozesuan laguntzen jarraitzeko helburuarekin.
2023/12/19
GobernantzaAurrekontua 585.000euro+BEZekoa da, eta lanak gauzatzeko epea 15 astekoa. Gidariek mugikortasun eta ikusmen hobea izango dute errei berriari esker.
2023/12/20
OgasunaFamilien, enpresen eta autonomoen ongizatea sendotzeko asmoz, aurrekontuen foru-arauaren aurreproiektuan aurkeztutako xedapen gehigarri batzuk eta zerga-arloko azken xedapenak onartuko ditu Gobernu Kontseiluak.
2023/12/22
Lurralde antolaketaAzahara Dominguez diputatuak fatxada kontserbatzeko azterlanen berri eman du Batzar Nagusietan.
2023/03/27
Gizarte Politika• 365 pertsonek industria-jarduerak egiten dituzte GUREAKen instalazio zentraletan; horietatik %80k laguntza-premia handiak dituzten pertsonak dira. • Inbertsioaren zati handi bat eremu ez-produktiboak hobetzera bideratu da, hala nola atsedenlekuak, jantokiak, familiei arreta emateko guneak, bilera-gelak eta abar.
2023/03/29
Diputatu NagusiaForu erakundeko ordezkariek lan-topaketa bat egin dute Abaltzisketan, lehentasunezkotzat jotzen den herrietako bat baita
2023/03/24
MugikortasunaRafaela Romero Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako foru diputatuak Donostia eta Irun elkartuko dituen oinezkoentzako eta bizikletentzako bidearen informazio azterlana aurkeztu du gaur. Ia 10 kilometro luzeko azpiegitura horrek, Europako ardatza eta Atlantikoko korridorea konektatzeaz gainera, Donostialdea eta Bidasoa eskualdea ere lotuko ditu. Herritarrek luzaroan eskaturiko proiektu horrek mugikortasun erabilgarria eta segurtasuna lehenesten ditu. Lanak egiteko sei urte inguru beharko dira bidearen zortzi tarteetan, eta 22 milioi eurotik gora bideratuko dituzte.
2023/03/27
GazteriaEibar, Ordizia, Andoain eta Tolosan izango dira apirileko eta maiatzeko kontzertuak. Meler, Andriu, Oihan Vega, Special Trap Residence, edo Ayvee izango dira protagonista Gipuzkoan Gazte Tourren edizio berri honetan.
2023/03/22
IngurumenaMartxoaren 28an, 19:00etan, Ordiziak GNAT Zinemako hirugarren edizioko filmetako bat proiektatuko du: “Fire of love”.
2023/03/22
KirolakGipuzkoan, pertsona ez-aktiboen % 33 emakumeak dira, eta % 25 gizonak. EHUk eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuak egindako azterlanaren arabera, 30 eta 50 urte bitarteko emakumeak bereziki ez-aktiboak dira. Arrazoi nagusia denbora falta da.
2023/03/28
IngurumenaIkasleak errazago sar daitezen lan merkatuan arkitektura eta diseinu efizienteko irizpideen pean.
2023/03/28
IngurumenaHitzarmenaren helburua da eraikuntza, sustapen eta birgaitze arloko Gipuzkoako enpresei laguntzeko ekintzak gauzatzea, eraikuntza jasangarriko eredu bateranzko trantsizioan.
2023/03/28
IngurumenaBere eginkizuna itsasoari buruz duten ezagutza balioestea da, haren defentsa eta babesaren alde lan egiteko.
2023/03/29
AzpiegiturakBihurgune estuenak hobetuko dira eta errepidea 9 metroko zabalerara iritsiko da lan horiei esker, segurtasun eta erosotasun mailak handituz
2023/06/01
Etorkizuna EraikizErakundeetako, elkarteetako eta arlo akademikoko 90 ordezkari inguru bertaratu dira gaur ekimenaren lehen jardunaldira.
2023/06/06
Aldundiak 2,6 milioi euro jasoko ditu, eta lurraldeko lau udalek -Errenteria, Eibar, Hernani eta Zarauzko udalek- gainerakoa
2023/05/31
MugikortasunaMugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak hogei bat espediente ireki dizkio Avanza emakidadunari 2022tik Lurraldebusera atxikitako autobusen mantentze-akatsengatik, 20.000 euro inguruko isunekin, eta iragarri du, Ikuskaritzak flota osoa berrikusteko egungo epea amaitu ondoren, behar diren neurriak hartuko dituela, egoerak eskatzen duen irmotasuna aplikatuz.
2023/06/08
Ingurumena2023ko hondartza-denboraldia, Gipuzkoan, ekainaren 15etik irailaren 15era luzatuko da.
2023/05/23
GobernantzaGobernu Kontseiluaren erabakiak
2023/05/30
GobernantzaGobernu Kontseiluaren erabakiak
2023/06/06
GobernantzaGobernu Kontseiluaren erabakiak
2023/06/06
BerdintasunaGipuzkoako Foru Aldundiak, adierazpen instituzional honen bidez, Legorretan larunbat honetan izandako eraso matxista irmoki gaitzesten duela adierazi nahi du.
2023/06/07
BerdintasunaGipuzkoako Foru Aldundiak, adierazpen instituzional honen bidez, asteburu honetan Azpeitiko Sanjuandegi auzoko jaietan izandako eraso matxistak irmoki gaitzesten dituela adierazi nahi du.
2023/08/31
GobernantzaGipuzkoako Foru Aldundiak eta Pirinio Atlantikoetako departamentuak elkarlanean antolatu dute ‘Ideiak 2023’ egitasmoa; lurralde bakoitzeko hamaseina proiekturen artean hautua egin beharko dute herritarrek
2023/09/01
KulturaMaría José Tellería: «Antioko Musikaldia finkatuta dago; COVID-19ak eragindako edukiera murrizketak amaituta, pandemia baino lehen zuen entzule kopuru bera du gaur egun. Edizio bakoitzean 700 entzule bertaratu dira, COVID-19aren bi urteetan izan ezik, 500 pertsonara mugatu baitzen entzuleen kopurua". Mikel Serrano: «Aurten kontzertu bat gehiago izango da Musikaldian, sei denera: bost Antion, irailaren 2tik 30era, eta azkena, urriaren 7an, larunbatean, Igartubeiti baserrian».
2023/09/04
KirolakGipuzkoako Kirol erakundeetan adingabeekin lan egiten duten 1.840 entrenatzailek eta begiralek parte hartu dute Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko eta Babesteko Lege Organikoa, estatu mailakoa, aplikatzeko Eusko Jaurlaritzak antolatutako 25 online ikastaroetan, 2023ko urtarriletik maiatzera bitartean. Gainera, 59 pertsonak parte hartu dute Kirol Zerbitzuak, legearen berri eman eta abian nola jarri azaltzeko, Donostian, Eibarren, Irunen, Zarautzen, Tolosan eta Ordizian antolatutako aurrez aurreko tailerretan.
2023/09/05
Diputatu NagusiaIkasturte politikoaren lehen agerraldian, enpleguaren sorreran, familien ekonomiaren babesean eta gizarte politiken bultzada berritzailean jarri du arreta Eider Mendoza diputatu nagusiak
2023/09/06
AzpiegiturakBigarren mailako errepide-sarea mantetzeko eta hobetzeko Foru Aldundiak egiten duen lana nabarmendu du Maria Ubarretxenak: “Funtsezko apustua da Gipuzkoa hobetzen jarraitzeko eta herriguneetatik urrun dauden auzoetan ere bizi-kalitateari eusteko”
2023/08/25
KirolakGoizane Álvarez Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kiroletako foru diputatuak iragarri duenez, bere departamentua eta Futboleko Gipuzkoako Federazioarekin batera, Emakumeen Futboleko lehen Nazioarteko Kongresua antolatuko dute 2024ko azaroan Gipuzkoan
2023/09/06
Gipuzkoako erakundeen "funtzionamendu onaren eta zuzentasunaren" berrespen gisa balioetsi du auto judiziala Eider Mendoza diputatu nagusiak
Gipuzkoako Foru Aldundia eta Santa Ana Fundazioa zentroaren birmoldaketa globalaren hurrengo faseak lantzen ari da, Gipuzkoa osoan gauzatzen ari den egoitza-ereduaren trantsizioa bultzatzeko helburuarekin.
2023/10/02
Kultura100 ekitaldi baino gehiago izango dira «Ondarea bizirik! Patrimonio vivo» programan, aztertzeko gure ondarea nola mantentzen den bizirik
2023/09/29
Lurralde antolaketaMugikortasun, Turismo eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Dominguezek European Metropolitan Authorities (EMA) sarearen urteroko foroan parte hartu du; aurten, Helsinkin ospatu da, atzo eta gaur. Dominguezek parte hartu du topaketa honetako sinadura politikoan; helburua zen balioan jartzea metropoli eremuek eraldaketa berde eta digitalaren bidez hazkunde inklusiboa indartzeko xedean funtsezko elementu gisa duten papera.
2023/09/29
Partaidetza‘Ideiak 2023’ ekimenaren baitan; kultura, kirola, ingurumenaren zaintza ala hizkuntza uztartuz, mugaren bi aldeetan garatuko dira proiektuak, 300.000 euroko diru-funts partekatu batetik abiatuta
2023/10/02
TurismoaMugikortasuneko, Turismoko, eta Lurralde Antolaketako Departamentuak turismo-enpresak sustatzeko eta merkaturatzeko zerbitzuak eta jarduerak digitalizatzeko eta ekintzailetza sustatzeko dirulaguntzetarako 2023ko bigarren deialdia egin du. Laguntzen dekretu hau Turismo Zuzendaritzak Gipuzkoako turismo-industria indartzeko, lurraldearen sustapena hobetzeko eta turismo-proiektu berriak sortzen laguntzeko duen estrategiaren barruan sartzen da. Bigarren deialdi honek 164.055,20 €-ko kontingentea aurreikusten du.
2023/10/02
Gizarte PolitikaUrriaren 7an Aspace Eguna 2023 ospatuko da, Alderdi Ederretik 11:00etan abiatuko den ibilaldi batekin, eta, amaitzeko, bazkaria egingo da Goienetxe zentroan.
Goizane Álvarez Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuko foru diputatuak Gipuzkoan Gazte Tour programaren balioa azpimarratu du gaur goizean Arrasaten. Programa honen helburu nagusietako bat da kulturaren zentralizazioa eta irisgarritasuna gazteentzat bermatzea da. Diputatuak azaldu du “kultura lurralde osoan eskuragarri jartzea. Horregatik, Gipuzkoa Gazte Tourraren lehentasuna da, funtsean, programa guztiz deszentralizatua izatea, eta, gainera, kultura gazteei helaraztea helburu izatea”.
2023/10/02
Lurralde OrekaAldundiaren babesa duen biltzar honen helburua, artzaintzak biodibertsitatean, gastronomian eta ekonomian duen garrantzia ezagutaraztea da.
Proiektuak 1.160 milioiko zuzkidura propioa planteatzen du, iaz baino % 2,7 gehiago; egoitza eredu berria, jasangarritasuna eta ekonomiaren eta erreferentzia zentro berriak sustatuko dira.
2023/10/30
KulturaBerrikuntzak direla eta, Koldo Mitxelena Kulturuneak kulturgunea itxi ondoren abian jarritako zerbitzu alternatiboen funtzionamenduari buruzko azterketa. Ez dira KMK-n ematen ziren zerbitzu guztiak, ezta Kultura Sailak zoritxarrez eskaini nahiko lituzkeen guztiak ere, baina, hala ere, datuak onak dira.
2023/11/03
KirolakGipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuak lehen aldiz parte hartzen du Donostiako Nazioarteko Krosean, Emakumeok Mugimenduan programaren bidez eta Nordik Walking Donostia Urban elkartearen eskutik.
2023/11/02
TurismoaAzahara Domínguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako foru diputatuak, bisita eta elkarrizketa batzuk hasi ditu gaur Goierrin, bertatik bertara ezagutzeko lurraldeak turismorako eskaintzen dituen elementu erakargarrietako batzuk eta horien inguruko beharrak eta inguruabarrak.
2023/11/02
AurrekontuakDiputatu nagusiak gaur hasi ditu bilerak Batzar Nagusietako ordezkariekin, EH Bildurekin elkartuta; astelehenean PPrekin, Elkarrekin Gipuzkoarekin eta PSE-EErekin elkartuko da eta asteartean, berriz, EAJrekin
2023/10/27
Gizarte PolitikaBehin-behineko aparkalekuko 198 plazei 66 gehituko zaizkie obrek irauten duten bitartean. Adinberri zentroaren eraikuntzak 468 plazako lurpeko aparkalekua izatea ere aurreikusten du.
2023/11/03
GobernantzaAurtengo deialdian gipuzkoarren kirolzaletasuna eta kirolaren balioak islatzea izan da helburua eta, guztira, 479 argazki jaso dira. Urte amaieran lurraldeko hainbat puntutan banatuko du egutegia Aldundiak
2023/11/01
MugikortasunaAzahara Domínguez Mugikortasun, Turismo eta Lurralde Antolaketako diputatua gaur bildu da «Jarri prest zure bizikleta MUGIrekin» ekintzako bi bizikleten irabazleekin, Carlos Gude eta Iker Egañarekin, eta MUGI txartelean 20 euroko kargarekin saritutako hirurogei pertsonetatik bi ere, Mónica Peinó eta Miriam Peña. Foru ekimena laugarren urtez jarraian jarri da martxan Mugikortasunaren Europako Astearen baitan, eta beste 60 pertsona ere saritu ditu MUGI txartelerako 20 euroko birkargarekin, eta 50 euroko 2 bono banatu ditu bizikletarako materiala erosteko aurtengo edizioan ekimenera atxiki diren 11 dendetako batean.
2023/03/28
Etorkizuna EraikizMarkel Olanok Bruselan aurkeztu du Etorkizuna Eraikiz ekimena, eta Europako Batzordeko lehendakariorde Dubravka Šuicak haren balioa nabarmendu du.
2023/03/31
Markel Olano diputatu nagusiak Etorkizuna Eraikiz ekimenak egindako ekarpena goraipatu du, gaur Tabakaleran egindako kontu emate ekitaldian
2023/03/30
Ekimenak 10,3 milioi euroko aurrekontua du, eta Gipuzkoako adinekoen egoitzetan eredu berria ezartzeko prozesuaren testuinguruan kokatzen da