Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2023/07/27
IngurumenaGipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak sustatutako proiektuak lortu du puntuaziorik altuena Euskadin aurkeztutako proiektu guztien artean.
“Gipuzkoa kirolzale” da aurtengo gaia eta lehiakideek hilabete bat edukiko dute beraien lanak bidaltzeko
2023/08/10
MugikortasunaLurraldebusek gaueko zerbitzu bereziak jarriko ditu erabiltzaileen eskura Donostiako Aste Nagusian, abuztuaren 12tik 19ra bitartean. Zerbitzu berezi horiek Donostiako hiriburua metropoli-ingurunearekin eta Gipuzkoako eskualdeekin lotuko dute gaueko ordu txikietan. Funtsezko errefortzua dira zerbitzu-eskari handiko garai horietan. Neurri horri udan ordutegiak luzatzeko hartutako neurria gertu behar zaio.
2023/08/07
MugikortasunaFestetako zapia Aste Nagusiaren ikurretako bat da, eta, aurten, berriz izango dugu protagonista. San Sebastian Shopsek, Donostiako Udaleko Ekonomia Bultzatzeko zinegotzikoaren, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren, Lurraldebusen eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuaren bitartez, 20.000 zapi banatuko ditu. Hain zuzen ere, tokiko saltokiek eta Lurraldebus zerbitzuak banatuko dizkiete zapiak gure hirira datozenei, eta bertakoak zein kanpotarrak festez gozatzera animatuko dituzte.
2023/08/14
AzpiegiturakErakundeek beren baliabideak indartuko dituzte eta modu koordinatuan jardungo dute, afekzioak murrizteko helburuarekin. Hala eta guztiz ere, trafiko handiak barne-zirkulazioari eragin diezaiokeela aurreikusten da.
2023/09/28
Landa InguruneaForu erakundeak 988.024 euroko laguntza eta aholkularitza teknikoa emango ditu proiektu horiek garatzeko, belaunaldi aldaketa xedetzat hartuta.
Gipuzkoako diputatu nagusiak agerraldia eskaini du Gipuzkoako Batzar Nagusietan, Plan Estrategikoaren lanketaren berri eman eta legealdira begirako lehentasunak batzarkide taldeekin partekatu asmoz
2023/09/26
KulturaGoizane Álvarez: «Debako zubia 1866an eraiki zen, 2018an ondoratu egin zen eta Kultura Departamentuak XIX. mendeko teknikekin eta teknologia abangoardistarekin berreraiki du. Birgaitzea, Gipuzkoako Aldundiaren eskumenekoa ez zena, erronka bat izan da teknikarientzat».
2023/09/26
GobernantzaIgande honetan hainbat hobari sartuko dira indarrean, kolektibo horiei laguntzeko eta mugikortasun iraunkorreko eredu baterantz aurrera egiteko
2023/09/28
Gizarte PolitikaAdinberri Silver Forum Euskadin egiten den horrelako lehenengo topaketa izango da, eta zahartzearen arloko etorkizuneko etxea aurkeztuko da bertan.
2023/09/26
IngurumenaNaturklimak bere Borondatezko Karbono Funtsetik 14.000 euro inbertituko ditu.
2023/09/28
OgasunaErronka demografikoa, etxebizitza, BGAEak -Borondatezko Gizarte-Aurreikuspeneko Erakundeak-, fiskalitate berdea, genero-berdintasuna edo ekintzailetza berrikuspen-prozesuan sartzea aurreikusten diren proposamenetako batzuk dira
2023/09/25
Diputatu NagusiaBi erakundeek azken urteotan elkarlanean landu dituzten lan ildoak eta aurrera begirako egitasmoak izan dituzte aztergai Eider Mendozak eta Eva Ferreirak
2023/09/26
GobernantzaGobernu Kontseiluaren erabakiak
Fabrikazio Aurreratu eta Digitalaren Kongresu Nazionalak 450 pertsona inguru bilduko ditu, industriaren etorkizunerako gai garrantzitsuenak jorratzeko.
2023/10/16
Gizarte PolitikaKanpainaren bidez adimen desgaitasuna duten pertsonek enplegu publikoko plazak eskuratzeko duten eskubidea aldarrikatu nahi du. Horrez gain, kanpainaren helburua da gero eta administrazio gehiago eskaintzea kolektiboarentzat egokitutako deialdiak.
2023/10/18
AzpiegiturakAldundiak milioi bat euro baino gehiago inbertituko ditu Kanala Hotelaren inguruko bihurgunean, errepidearen segurtasuna eta industrialderako garraio astunaren irisgarritasuna bermatu ahal izateko
2023/10/16
TurismoaAzahara Domínguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak aurkeztu du, Aiora Elkoro Leintz Gatzagako Udaleko Kultura zinegotziarekin eta Aitor Larrañaga udal bereko Kultura eta Turismoko teknikariarekin batera, Gatz Egunaren zazpigarren edizioa; datorren igandean egingo da ospakizuna, urriaren 22an, Debagoiena eskualdeko herrian.
2023/10/17
GobernantzaDiputatuen Kontseiluak jaso diren eskaerei -1.405 guztira- erantzuteko laguntza gehiago ematea erabaki du
2023/10/16
OgasunaEider Mendoza diputatu nagusiak Gipuzkoako Batzar Nagusietan aurkeztu ditu Finantzen Euskal Kontseiluan hartutako erabakiak, eta "konfiantza eta zuhurtzia" mezua aldarrikatu du.
2023/10/18
IngurumenaIkasleak Garapen Jasangarrirako Helburuei (GJH) buruzko tailer batean parte hartu dute, Naturklima Gipuzkoako Klima Aldaketarako Fundazioan.
2023/10/16
OgasunaGipuzkoako udalek aurreikusitakoa baino 1,4 milioi gehiago jasoko dituzte aurten, eta datorren urtean 651 milioitik gora izango dira
2023/03/27
MugikortasunaMugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatuak, Ander Iturri Mugikortasuneko foru-zuzendariarekin batera, Lurraldebus 2022 txosteneko datu garrantzitsuenak aurreratu ditu, eta laster ezarriko diren zerbitzuen hobekuntza nagusien berri eman du, Lurraldebusen erabiltzaile diren gipuzkoarrentzako onurak areagotuko baitituzte. Hobekuntzen artean, honako hauek nabarmentzen dira: lehenik eta behin, MUGI tarifaren deskontuak aplikatzea Bilboko aireportura egiten diren bidaietan, orain arte ezin baitzituzten MUGIren tarifa ekonomikoak baliatu; eta, bigarrenik, Lurraldebus lehenengoz iristea EHUren Leioako campusera, non, Romerok iragarri duenez, herritarrek MUGI tarifez baliatu ahal izango duten, bereziki Mugi Gaztea txartelaren titular diren ikasleek.
2023/05/17
Gizarte PolitikaBerdintasun, Justizia eta Gizarte Politika Sailak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak hitzarmen bat sinatu dute gizarte-, osasun- eta komunitate-zerbitzuak lotzeko
2023/05/18
AzpiegiturakGuztira, 1,3 kilometro birgaitu dira segurtasuna hobetzeko lanen lehen fase honetan. Hiru errei eta aurreratzeko bi tarte ditu orain bidearen zati honek.
2023/05/23
AzpiegiturakEkipamendu berria El Pilar ikastetxeko partzelan kokatuko da, eta adinekoentzako eta desgaitasuna duten pertsonentzako egoitza bat eta buru-nahaste larria dutenentzako unitate bat izango ditu.
2023/05/17
BerdintasunaMarkel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak elkartasuna eta babesa helarazi dizkie biktimaren ingurukoei: "Hilketa matxista giza eskubideen urraketaren adierazpen gorena da, eta ez du inolako lekurik gure gizartean”.
2023/05/16
GobernantzaGobernu Kontseiluaren erabakiak
2023/05/22
BerdintasunaGipuzkoako Foru Aldundiak, adierazpen instituzional honen bidez, larunbat goizaldean Hondarribian izandako sexu-erasoa irmoki gaitzesten duela adierazi nahi du.
2023/05/18
AzpiegiturakBihar, ostirala, guztiz zabalik egongo da N-636 errepidea. Lanek segurtasun handiagoa eman diote bide honi, 9 metrora arte zabaldu baita plataforma eta bihurguneak leundu.
2023/09/11
KulturaGoizane Álvarez: "Ekainberri, euskal kulturaren munduko adierazpenak, 440.000 bisitariren bisita jaso ditu 15 urtetan"
2023/09/07
KulturaAtlantikaldiak 59 jarduera eta emanandi ezberdin eskainiko ditu hilaren 14tik 17ra bere hamargarren edizioan
Foru erakundeak beste bultzada bat eman die zainketen tokiko ekosistemei, egoitzetan berrikuntza-proiektuak sortzeari eta etxeko zainketak sustatzeari
2023/09/06
Diputatu NagusiaForu erakundeak harrera ofiziala eskaini dio Zientzia Elkarteko ordezkaritza zabal bati aitortza dela-eta
2023/09/05
GobernantzaGobernu Kontseiluaren erabakiak
2023/09/12
TurismoaMugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako foru diputatua, Azahara Domínguez, protagonistetako bat izan da datorren urrian Donostian egingo den Turismo Gastronomikoaren Munduko Zortzigarren Foroaren aurkezpenean. Domínguezek, bere hitzaldian, sustraien eta tradizioaren garrantzia nabarmendu du Gipuzkoako gastronomiaren erakargarritasunaren oinarri gisa, baita lurraldeko sukaldaritzaren belaunaldi-erreleboan gero eta emakume gehiago daudela ere.
2023/03/29
Foru erakundeak 339,2 milioi euro itzuliko dizkie gipuzkoarrei gaur aurkeztu den eta 2022 urtea zergapetzen duen kanpainan, eta beste 278 milioi jaso
2023/04/03
GazteriaAzterlanean parte hartu dute Gipuzkoako 66 ikastetxetako 10.178 haur eta nerabek. 12-14 urtekoek, neskek, ez-bitar gisa definitzen direnek eta guraso bakarreko familietan bizi direnek asebetetze maila txikiagoa dute.
2023/04/14
GobernantzaGipuzkoako Foru Aldundiak udaberriko soziometroaren emaitzak aurkeztu ditu, legealdi honetako azkeneko inkesta
2023/04/03
MugikortasunaHitzarmenaren helburua da Pasaialdean espazio publikoak berritzea eta haien gozamena hobetzea, eta Altzateko igerilekuen estalkia berritzea du helburu, Foru Aldundiaren eta Lezoko Udalaren arteko lankidetza instituzionalari esker herritarren bizimodua erraztuko duten ekipamenduak hobetzeko.
Maiatzaren 4an, eta zazpi urteotan egin duen bezala, Aldundiko Ingurumen Departamentuak moda jasangarriaren inguruko ekitaldi zabala sustatuko du.
2023/04/04
Gizarte PolitikaGipuzkoako Foru Aldundiak gehienez 1,2 milioi euro inbertituko ditu Donostian, Goierrin eta Debagoienan egongo diren hiru lokal erosten
2023/04/03
IngurumenaGipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuak 580.000 euro bideratu ditu Gipuzkoako 21 udalerritan auto elektrikoak kargatzeko lehen doako sarea jartzeko.
2023/04/03
MugikortasunaUrolako Bide Berdea trazadura amaitzetik askoz ere gertuago dago, beharrezko administrazio-izapide guztiak bete ondoren; besteak beste, Foru Kontseiluak duela bi aste onartu zuen, eta Gipuzkoako Batzar Nagusiek joan den astean baliozkotu zuten, Zumaia eta Zumarraga arteko ibilbide berde hori osatzen duten 38 kilometroetatik azken 4ei ekiteko. Izapide horiek egin ondoren, oniritzia eman zaio azken kilometro horiek egin eta egia bihurtuko dituen lizitazio eta kontrataziorako behin betiko baldintzak abian jartzeari.
Matiak, Donostiako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak indarrak batu dituzte Lugaritzeko proiektua zahartzean erreferente berritzaile gisa kokatzeko.
2023/04/05
AzpiegiturakLanak gauzatzeko epea 24 hilabetekoa izango da, eta lehenengo faseari Gasteiz norazkoko tunelean ekingo zaio
2023/07/20
AzpiegiturakMaria Ubarretxena, Bide Azpiegituretako diputatua: “Lehentasunezko lanak gauzatu behar ditugu orain, berezko higaduraren kalteak arrisku bihurtu baino lehen, arazoak ekiditeko”.
2023/07/27
KirolakUrdaburu Mendizale Elkarteko kideek Gipuzkoako 310 mendi nagusietako tontorrak igo zituzten 2021. urtean eta postontzi guztien argazkiak atera. Urdaburuko kideek batutako informazio guztia eta argazkiak Mendiak Aplikaziora igo dira (Mendiak.eus webgunera zein Mendiak APPera), Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kiroletako Departamentuaren eta Mendizale Federazioaren elkarlanean eta euren babesarekin.
2023/07/24
Gizarte PolitikaLanak egiteko epea 48 hilabetekoa da, eta Pasaiako bizilagunek 200 plazako behin-behineko aparkalekuan utzi ahal izango dituzte beren ibilgailuak.
2023/07/21
TurismoaTurismoko Zuzendaritzak "Hara! Hemen da uda!» kanpaina aurkezten du. Plan horien helburua da hurbiltasuneko eta kalitatezko turismoa sustatzea Gipuzkoako lurraldean zehar.
UPV-EHUren udako ikastaroen esparruan, bi egunez landu da gizarteratzearen gaia, parte-hartzearen, autodeterminazioaren eta ahalduntzearen ikuspegitik.
1,6 milioi euroko zenbatekoarekin, Gipuzkoako Foru Aldundiak adinekoentzako 78 egoitza-plaza, 30 UPSI plaza eta desgaitasuna duten pertsonentzako 19 plaza hitzartu ditu Egurtzegin.
Harrera espezializatuko familiak informatzeko, erakartzeko, hautatzeko eta prestatzeko kontratu berria onartuta, programa aitzindari hau %59an haztea aurreikusten da bi urtean.
Bi erakundeek lan talde egonkorra abiatu dute Donostia eta Gipuzkoarentzat garrantzitsuak diren zenbait gai elkarlanetik lantzeko.
2023/07/18
GobernantzaGobernu Kontseiluaren erabakiak
2023/09/21
KulturaAmat Vallmajor del Pozok Misión a Marte bere lehen lana aurkeztuko du euskal zinemari buruzko Zinemira sailean Natalia García Clark-en Las estatuas lana Nest Film Students sailean ikusi ahal izango da Hikaru Uwagawa eta Génesis Valenzuela ere izango dira, Ulysses eta Tres balas lan berriekin, Ikusmira Berriak sailean eta Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroan
2023/09/25
KirolakGipuzkoako Aldundiak emakumeen jarduera fisikoaren garapena babesten jarraitu nahi duela, "Emakumeok Mugimenduan" proiektuaren bidez. Horretarako erabiltzen diren baliabide guztien artean, une honetan "Emakumeok Mugimenduan" APParen erabilera bultzatu nahi da. Helburua da kolektibo horretan kirol jarduera ohitura bilakatzen laguntzea, emakumeei jarduera fisikoa egiten lagunduz eta inspiratuz, komunitatea sortzen lagunduz eta gizarte bidezkoago eta berdinzaleago bat bultzatuz.
2023/09/21
IngurumenaMende amaierarako, gure ur baliabideak % 30 murritz daitezke, isuriak ez badira gutxitzen eta lehorte luzeak gertatzen badira.
Ibón Casas da ekitaldi honen sortzailea, ia itsu dagoen rockero donostiarra. Ekitaldia Euskadiko lehen kirol eta rock jaialdi inklusiboa da “munduko lehen musikaria, rockeroa eta itsua naiz, abesti bat “Apaga la luz y verás” film bihurtzeko gai izan dena, eta gero jaialdi bihurtzeko gai izan dena”.