Kultura, Kooperazio, Gazteria eta Kirola
Departamentua
Kultura gizarte bat egituratzen duen balio sistema da. Horrez gain, elkarbizitzarako eta giza aldaketarako tresna da. Horretarako, lau arlo nagusi ditugu: kultura, herritarrengana gerturatuz eta kultur industriak aberastasun eta enplegu iturri gisa bultzatuz; kirola, kohesiorako eta berdintasunerako tresna gisa; gazteria, gazteen presentzia soziala indartzeko eta aukerak areagotzeko; eta lankidetza, pertsonen arteko elkarbizitza solidariorako bidea ireki eta munduan justizia eta berdintasuna sustatzeko.
Aurrekontu partida
Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirola, 2024an urteko aurrekontuarekin duen errendimendu estrategiko eta operatiboagatik:
Aurrekontua
74.521.808,8 €
Exekutatua
% 62,98
Goizane Álvarez
Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuko foru diputatua
Donostian 1977. urtean jaioa. Aurreko legealdian Kiroletako zuzendaria izan naiz. Diziplina anitzeko sortzaile gazteen eta sormen-industrien lana balioan jarri eta bultzatzea, kultura-ondarea eta haren babesa indartzea eta lurralde osoko kultura- eta kirol-azpiegiturak hobetzea izango dira gure lan-ildoetako batzuk.
Zuzendaritzak
María José Tellería
Kultura Ondareko zuzendaria
Arlo hau kulturaren sustapen eta hedapenera bideratzen da, eta baita kultur ondare, museo eta artxiboak babestu eta sustatzera ere.
Harremanetan jarri:
Harremanetan jarri:
Ana Priede
Nazioarteko Lankidetzako zuzendaria
Arlo honek garapen bidean dauden herrialdeekin lankidetza Gipuzkoatik sustatzea du helburu.
Harremanetan jarri:
Helbidearen webguneak
Harremanetan jarri:
Isaac Palencia
Gazteria zuzendaria
Gure helburua da gazteria indartu eta sustatzea.
Helbidearen webguneak
Marta Pastor
Kirol zuzendaria
Gura helburua da kirolari bultzada ematea, gure gizartearen kirol sarea dinamizatzeko.
Departamentuko aktualitatea
2022/12/19
'Euskal jaiotza' jarri du Gipuzkoako Belenzaleen Elkarteak
Aldundiaren Gabonetako jaiotza gaur ireki da bisitarientzat, eta egunero bisitatu ahal izango da, urtarrilaren 6ra arte.
2016/06/16
‘1516-2016. Bake-itunak’, erakusketa nagusia, abian da
Nazioarteko 21 museotako 600 pieza baino gehiago bilduko ditu.
2023/01/26
Gazteentzako literaturaren eta gazteen sorkuntzaren jaialdia otsailaren 9tik 11ra egingo da Koldo Mitxelena Kulturunean. LUMAfest! ekimena Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Departamentuak antolatzen du eta aurten Elkar-en lankidetza izango du.