Zer da aforaleku bat?

Mota desberdinetako aforalekuak daude. Xumeenek emari naturalean erregleta bat eta limnigrafoa deritzon gailu bat dute, eta ibaiko uraren xaflak denborarekiko duen bariazioa neurtzen dute. Helburua drainatze-emaria lortzea da.

aforalekua

Emaria, limnigramari (maila-denbora) “gastu-kurba” bezala ezagutzen den matematika funtzioa aplikatuta lortzen da, zeinek uraren xafla eta ibaitik igarotzen den emaria erlazionatzen baititu, ibaiko hidrograma (emaria-denbora) lortzeko.

Gipuzkoako Foru Aldundiak duen sareko aforalekuen ezaugarria da bideratutako eremu batean sekzio triangeluarreko zabortegi bikoitza edukitzea (Crump edo V-Flat tipologiakoak); horri esker, urak baretu egiten dira. Neurketak instrumentazio etxolan egiten dira, zeina ibairen gunea eta neurtzeko eremua lotzen dituen putzu batean baitago. Bertan dauden kontrolatzeko gailuak dira: limnigafoa, limnimetro digitala eta mailaren zunda eroale aldagarria. Gainera, tornu mekaniko bat instalatzen da, zeinek errota mugitzen baitu neurketa zuzenak egiteko, hartara "gastuen kurba” neurtzeko.