Hiztegia

Aforoa

Ur ibilbide baten emaria zehazteko eragiketa multzoa.

Agorraldia

Agorraldi deitzen zaio ibai baten gutxieneko emariari, urtero garai berean errepikatzen den egoerari.

Agorraldiko emari espezifikoa

Agorraldiko emariaren balioa arroko km2-ko.

Akuiferoa

Ura bildu eta emateko gai den egitura iragazkorra.

Alga

Fotosintesia egiteko erabiltzen duen klorofila duen uretako organismoa.

Amonio

Hiriko edo nekazaritzako eta abeltzaintzako isuriak jaso dituzten uretan egoten den nitrogeno konposatua. Landareek erraz bereganatu dezakete eta kontzentrazio altuan uretako bizitzarentzat toxikoa da.

Arrain eskailera

Arrainak ibaian gora doazenean presak gainditzeko gora egiten duten hainbat urmael edo azpik dituen azpiegitura.

Autotrofoa

Eguzkiaren argiaren energia erabiliz substantzia ez-organikoetatik produktu organikoak sortzen dituen organismoa..

Autoarazketa

Ur naturalek ur kutsatzaile bat jasotzen dutenean aurreko baldintza fisiko-kimiko eta biologikoak berreskuratzeko duten ahalmena.

Bentosa

Ur masa baten sedimentuen artean hondoan bizi diren organismoak.

Bideratzea

Ibilguetako uholdeen aurkako defentsako obra zibila. Uraren orria zabaltzea eta erriberako landaretza suntsitzea eragiten du.

Bioadierazleak

Organismo horiek egotea edo ez egotea ingurumeneko faktoreen konbinazio bati lotua dago. Ikerketa ekologikorako oso interesgarriak dira.

Biodegradagarria

Mikroorganismoen ekintzagatik deskonposatzen den substantzia.

Biodibertsitatea

Ekosistema batean dauden espezie biologikoen aberastasuna.

Birgertatze aldia

Muturreko balio jakin baten birgertatze aldia deitzen zaio kontuan hartutako muturreko balioa berdindu edo gainditzen duten bi gertakariren arteko urtetan adierazitako batez besteko denbora epeari. Esan daiteke fenomeno bat balio berarekin edo handiagoarekin errepikatzeko beharrezko urte kopurua dela.

Denitrifikazioa

Nitratoak nitrogeno librera murriztearen bitartez nitratoa kentzeko prozesua. Prozesua mikroorganismoek egiten dute oxigenorik gabe

Digestio anaerobikoa

Oxigenorik gabe materia organikoa biologikoki deskonposatzea. Ur zikinen araztegietako lohia egonkortzeko erabiltzen da

Ebapotranspirazioa

Prozesu horren bitartez gune batean erortzen den ura landareek kontsumitzen dute edo berriz ere atmosferara itzultzen da.

Egoera ekologikoa

Uraren Esparru Arteztarauak (2000/60/CE) ezarritako kontzeptua, faktore biologiko (flora urtarra, makro-ornogabeak, arrainak), fisiko-kimiko (tenperatura, pHa, oxigenoa, kutsatzaileak,…) eta hidromorfologikoetan oinarrituta (emaria, ibilguaren ezaugarriak, erriberak,…).

Eguneko batez besteko emaria

Egunean zehar erregistraturiko balioen batezbesteko aritmetikoa. m3/s-etan adierazi ohi da.

Eguneko gehieneko emaria

Urteko eguneko batezbestekoen gehieneko balioak.

Eguneko gutxieneko emaria

Urteko eguneko batez besteko balioen gutxienekoa.

Emari espezifikoa (arro batena)

Azalerako unitateko emaria. Normalean l/s/km2.

Emari sailkatuen kurba

Emaria kantitate jakin bat baino handiagoa den denbora portzentajea edo egun kopurua adierazten duen kurba. Normalean eguneko batezbesteko emariekin egin ohi da.

Erriberako landaredia

Ibaiertzetako berezko landaredia ibaien ekosisteman funtzio garrantzitsuekin: itzala ematen du, mantenugaiak, higadura saihesten du, arrainei babesa ematen die eta ugaztun txikien eta hegaztien habitata eratzen du.

Espeziea

Antzeko itxura eta konfigurazio genetikoa duten eta beraien artean ugaldu daitezkeen organismoen multzoa.

Estuarioa

Ibaiaren eta kostaren arteko elkarrekintzako gunea, mareak sartzen dira ur gezaren eta gaziaren arteko nahasketa eraginez. Naturako ekosistemarik produktiboenetako bat eratzen du.

Euri erabilgarria

Isurketa bihurtzen den edo lurrazalean sartzen den arro batean erori den prezipitazio kopurua. Prezipitazioa ken ebapotranspirazioaren berdina da.

Eutrofizazioa

Algen eta landare bizitzako goragoko formen hazkundea azkartzen duten mantenugaiek urak aberastea, bereziki nitrogenoz eta fosforoz konposaturikoek.

Fitoplanktona

Planktona osatuz uretan esekita dauden landare organismoak, funtsean alga mikroskopikoak.

Fotosintesia

Prozesu horren bitartez landareek konposatu organikoak sintetizatzen dituzte karbono dioxidotik (CO2) eta uretik eta horretarako klorofilak hartzen duen argiaren indarraz baliatzen dira.

Gutxieneko emaria

Uretako espeziek bizirauteko ibai baten beharrezko emaria.

Habitata

Animalia edo landare organismo, espezie edo komunitatea bat bizitzeko baldintza egokietako lekua.

Heterotrofoa

Elikatzeko materia organikoa behar duen organismoa.

Hidrograma

Ibi baten emariak denboran zehar izan duen bariazioaren grafikoa.

Hidrologia

Urak atmosferan eta lurrazalean dituen propietateak eta banaketa aztertzen duen zientzia.

Hietograma

Prezipitazioaren intentsitatearen grafikoa denboraren arabera.

Hilabeteko batez besteko emaria

Hilabeteko eguneko batez besteko balioen batezbesteko aritmetikoa. m3/s-etan adierazi ohi da. Hm3/hilabete-etan ematen bada, ekarpena deitzen zaio.

Ibai bideratua

Ibaiaren ibilbidea artifizialki moldatu den gunea.

Ibai edo iturburu baten emaria

Denbora unitate batean ibai baten ebaketatik pasatzen edo iturburu batetik sortzen den ur kantitatea.

Ibaia

Isuri jarraitua duen ur korrontea.

Indize biotikoa

Ibai baten kalitate biologikoa zehazteko erabiltzen den indizea, uretan hainbat mikroorganismo biziren presentziaren arabera kalkulatua.

Infiltrazioa

Prozesu horren bitartez ura lurrazalaren bitartez poroetan sartzen da.

Isohieta

Mapa batean prezipitazio bereko puntuak elkartzen dituen lerroa.

Isohieten mapa

Prezipitazioaren banaketa grafikoaren irudikapena.

Isurbidea

Ur maila kontrolatzeko edo emaria neurtzeko erabili daitekeen egitura.Hainbat isurbide mota daude:

  • Xafla mehekoa: Urak gorantz doanean bakarrik ukitzen du isurbidearen izkina.
  • Xafla lodikoa: Emariaren norabidean ezpain horretan erregimen kritikoa gertatzeko bezainbesteko longitudea duen isurbidea.
  • Crump: Profil longitudinal triangeluarreko eta zeharkako profil triangeluarreko eta malda arineko isurbidea.
  • Parshall: Ebakidura uzkurtua duen xafla lodiko isurbidea.

Isurketa

Drainatze arroan zirkulatzen duen ur orria. Arroan erortzen den prezipitazioa ken ebapotranspirazioa eta arrora itzultzen ez diren lurrazpiko galeren berdina da.

Itsaspeko hustubidea

Ur zikinen araztegi batetik datozen urak sakabanatzeko saneamendu hodia. Bakteriak hil eta hondartzetako bainuaren kalitatea bermatzeko oso eraginkorra.

Iturburua

Ura naturalki ateratzen den lurreko lekua.

Itzulera-aldia

Muturreko balio jakin baten itzulera- edo errepikapen-aldia deritzo kontuan hartutako muturreko balioa berdintzen edo gainditzen duten bi gertakariren artean urtean adierazitako batez besteko denbora-tarteari. Esan daiteke, halaber, fenomeno bat balio berarekin edo handiagoarekin errepikatzeko behar den urte-kopuruaren balioa dela.

 

Karga onargarria

Inguru jasotzaile baten baldintza ekologiko edo sanitarioei nabarmen eragiten ez dien karga kutsatzailea.

Klorofila

Landare organismoetan dagoen eta fotosintesia egiteko, hau da, argi energia energia kimiko bihurtzeko, erabiltzen duten pigmentu berdea. Uretan dauden algen guztizkoaren adierazgarri gisa erabiltzen da.

Kurba (gastu taula)

Uraren xaflaren altuera ur emaria neurtzeko estazio bateko emariarekin erlazionatzen duena. Zenbakietan adierazten bada, gastu taula deitzen zaio.

Kutsadura

Giza jardueraren ondorioz atmosferan, uretan edo lurrean giza osasunarentzat edo ekosistemen kalitatearentzat kaltegarriak izan daitezkeen substantziak edo beroa sartzea.

Limnigrafoa

Uraren maila denboran neurtzen duen tresna, grafiko batean erregistratua geratzen dena.

Limnigrama

Ibi baten uraren mailak denboran zehar izan duen bariazioaren grafikoa. Limnigrafoarekin neurtzen da.

Limnimetroa

Limnigrafoa bezalakoa baina balio tauletan erregistratua, paperean edo euskarri informatikoan

Lurrunketa tanga

Ebaketa zirkularra (120 cm-ko diametroa) eta sakontasun txikia duen gailua (25,4 cm), bertan galdutako ura neurtzerakoan lurrunketaren neurria ematen diguna.

Makro-ornogabea

Tamaina handiko animalia ornogabea, sailkatzeko mikroskopiorik behar ez dena.

Mantenugaiak

Uretako bizitzarako ezinbesteko elementuak. Garrantzitsuenak nitrogenoa, fosforoa eta potasioa dira, algen hazkundea mugatzen dute. Gehiegi egoteak eutrofizazio fenomenoak eragin ditzake.

Momentuko gehieneko emaria

Urteko momentuko balioen gehienekoa

Momentuko gutxieneko emaria

Urteko momentuko balioetako gutxienekoa.

Nitrifikazioa

Amoniakoa nitritora, eta ondoren nitratora, oxidatzearen prozesu biologikoa.

Oxigeno disolbatua

Uretan disolbatutako oxigeno kantitatea, ur naturaletan saturazio mailarekin (ureko gehieneko oxigeno kontzentrazioa, 20º C-tan eta itsasoaren mailan neurtua 9 mg/l) ia guztiz bat datorrena. Oxigeno mailak behera egitea kutsaduraren adierazgarria da.

Oxigeno eskari biokimikoa (oeb5)

Lagin bateko materia organikoa biologikoki deskonposatzeko beharrezko oxigeno kantitatea da. Laborategian zehazten da 20ºC-ko tenperaturan eta 5 egunetan.

Oxigeno eskari kimikoa (oek)

Materia organiko eta ez-organiko erreduzitzailea kimikoki deskonposatzeko beharrezko oxigeno kantitatea.

Pha

Uraren azidotasuna (Ph<7) eta basikotasuna (Ph>7) neurtzeko erabilitako zenbakizko eskala. Ioi hidrogenoaren kontzentrazioaren logaritmo hamartarraren balio absolutua bezala definitzen da.

Pichéren ebaporimetroa

Kristalezko hodi graduatua, etxola meteorologikoan kokatzen dena alderantziz jarrita, urarekin eta bere alde libre bi zentimetroko diametroko xukapaper zirkular batekin estalita, bertatik ura lurruntzeko. Hodiko uraren eguneroko bariazioaren irakurketak ematen digu eguneko lurrunketa neurria.

Planktona

Uretan esekita dauden eta normalean mikroskopikoak diren izaki bizidunen (landareak eta animaliak) multzoa. Uretako ekosistemako elikadura.

Plubiografoa

Paper erregistratzaile jarraitu bat ere baduen plubiometroa da. Gaur egun gailu horiek erregistroko sistema informatiko batekin ordezkatzen ari dira.

Plubiograma

Prezipitazioaren grafikoa denboraren arabera.

Plubiometroa

Puntu batean erori den euria neurtzeko tresna. Azalera librean erori den ura biltzen duen ontzi zirkular bat da. Ondoren pilaturiko ura probeta baten bitartez neurtzen da, mm-tan edo l/m2-tan adierazita.

 

Saneamendua

Hondakin urak bildu eta tratatzeko azpiegitura publikoen multzoa. Estolderia, kolektoreak, hustubideak eta araztegiak biltzen ditu.

Substantzia arriskutsuak

Toxikoak, iraunkorrak diren eta bioakumulazioa eragin dezaketen substantziak edo substantzia multzoak.

Taxona

Animaliak eta landareak sailkatzeko sistemako unitatea. Taxonak goreneko mailatik beherako hierarkian ordenatuak daude.

Uhertasuna

Uraren itxura uher edo esnekia, likidoan argia pasatzea eragozten duten eta esekita dauden partikula finek eragina.

Uholde garaiko emaria

Ibai baten uholdearen edo ur goraldiaren gehieneko emaria.

Ur prezipitazioa

Ura erortzearen ekintza. Atmosferatik lurrera ur forman erortzen bada, euria; solido moduan bada, elurra edo kazkabarra.

Ur zikinen araztegia

Solidoak, materia organikoa, amoniakoa eta fosforoa kenduz onar daitezkeen hiriko eta industriako ur zikinen tratamendu biologikoa.

Uraren eroankortasun elektrikoa

Urak korronte elektrikoa eroateko duen ahalmena. Bere balioa uretako katioi eta anioi edukiari proportzionala da, beraz, uretan disolbatutako gatzen eduki globala neurtzeko erabiltzen da.

Urte hidrologikoa

Urte hidrologiko gisa hartzen da urriaren 1aren eta hurrengo urte naturaleko irailaren 30aren arteko epea.

Urteko batez besteko emaria

Urteko eguneko batez besteko emarien batezbesteko aritmetikoa, bai eta urteko hilabeteko batezbesteko emarien batezbesteko alderatua ere. hm3/urteko ematen bada, urteko ekarpena deitzen zaio.

Urteko batez besteko emaria

Urteko eguneko batez besteko emarien batezbesteko aritmetikoa, bai eta urteko hilabeteko batezbesteko emarien batezbesteko alderatua ere. hm3/urteko ematen bada, urteko ekarpena deitzen zaio.

Urtez urteko hilabeteko batez beste

Hilabete jakin bateko hilabeteko batez besteko emarien batezbesteko aritmetikoa denbora epe jakin batean. Hm3/urteko ematen bada, urtez urteko hilabeteko batezbesteko ekarpena deitzen zaio.

Urtez urteko hilabeteko batez beste

Hilabete jakin bateko hilabeteko batez besteko emarien batezbesteko aritmetikoa denbora epe jakin batean. Hm3/urteko ematen bada, urtez urteko hilabeteko batezbesteko ekarpena deitzen zaio.

 

Zentral hidroelektrika

Ibaietan, uraren indarra energia elektrikoa sortzeko aprobetxatzen duen instalazioa. Ibilguan kokaturiko presa txiki bat dauka eta bertatik ateratzen da uraren zati bat turbina bateraino eramaten duen kanal bat. Ura beheko aldean berriz ibaira itzultzen da sokaz deituriko bigarren kanal baten bitartez.

Ziklo hidrologikoa

Urak naturan duen prozesua deskribatzen du.

Zooplankton

Planktonaren parte osatuz uretan esekita dauden organismo animaliak, bereziki mikroskopikoak.