Gipuzkoako hornikuntza

Edateko uren tratalekuak

Ura edangarri bihurtzeko, prozesu hau egiten da edateko uren tratalekuetan:

  • 1. Oxidazioa

    Lehenengo fase honetan, tratalekuan jasotako landugabeko urari ozonoa eransten zaio, burdina eta manganesoa, beste beste, oxidatzeko.

  • 2. Sedimentazioa eta dekantazioa

    Hurrengo fasean, uretan dauden partikulen pisua eta tamaina handituko duten sustantzia batzuk eransten dira. Dekantazio fasean, solidoen banaketa errazteko, ura koagulatzailearekin eta malutatzailearekin nahasten da. Solidoak organikoak zein inorganikoak izan daitezke.

  • 3. Iragazketa

    Sedimentazioaren eta dekantazioaren ondoren, iragazketaren bitartez aurreko fasean banandu ez diren tamaina eta pisu txikiko partikulak deuseztatzen dira. Iragazketa aurrera eramateko, ura, silize hareaz osatutako material batetik pasarazten da. Zapore eta usainak kentzeko ikatz aktiboa ere erabiltzen da.

  • 4 Fluorazioa

    Instalazio batzuetan urari fluorra ere eransten zaio, haurren txantxarra saiheste aldera.

  • 5. Desinfekzioa

    Ura desinfektatzeko kloroa eta ozonoa dosifikatzen da. Instalazio batzuetan uhin ultramoreak ere erabiltzen dira desinfekzioa indartzeko.

hornikuntza-mapa