Ibaiak lehengoratzeko lanak

 

Gipuzkoako Foru Aldundiko Obra Hidraulikoetako Zuzendaritza Nagusiak, beste erakunde publiko batzuekin lankidetzan, azken 30 urteetan inbertsio ahalegin handia egin du saneamendu lanetan, eta horren ondorio nagusia izan da ibaien kalitatea asko hobetu dela ikuspegi kimikotik. Hala ere, eta Gipuzkoako ibaien erabateko berreskuratze ekologikoa lortzeko, hasieratik ikusi zen beharrezkoa zela saneamenduaren osagarri diren beste alderdi batzuei heltzea, bereziki ibaien morfologia berreskuratzera bideratuta.

Ibai ibilguen lehengoratze morfologikoak hainbat jarduketa eremu hartzen ditu bere baitan, eta horien artean nabarmentzekoa da gure lurraldean Gipuzkoako ibaietan erroldatutako 800 ibai oztopoen iragazkortasuna. Oztopo horiek arrain espezieen mugikortasun askea eragozten dute, eta, horrenbestez, haien migrazio mugimenduak zailtzen dituzte.

Orain arte, Gipuzkoako Foru Aldundiak lan eta azterlan ugari egin ditu oztopoen ondoriozko arazoak eta horiek arrain espezie migratzaileetan duten eragina aztertzeko. Lan horien ondorioz, ibaiak iragazkortzeko lan ugari egin dira, hala nola oztopoak eraitsi dira, eta arrainak igarotzeko dikeak, arrapalak eta eskalak eraiki dira.

Ibaiak leheneratzeko lanak aplikazioaren bidez, 2000. urtetik aurrera Gipuzkoako Foru Aldundiaren partaidetzarekin ibaiak iragazkortzeko egindako jarduketa guztiak zehazten dira. Bisore horren bidez, obra horietako bakoitza banaka kontsulta daiteke eta laburpen fitxa bat sor daiteke esku hartze bakoitzaren ezaugarri nagusiekin.