"La industria 4.0 es la vía para la consolidación de modelos de negocio competitivos en el territorio"
"La industria 4.0 es la vía para la consolidación de modelos de negocio competitivos en el territorio"
"La industria 4.0 es la vía para la consolidación de modelos de negocio competitivos en el territorio"
Ainhoa Aizpuru eta Jabier Larrañaga diputatuak GHren instalazioetan izan dira, enpresa beasaindarrak jasogailu adimentsuen alorrean egindako berrikuntzak ezagutzeko
Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako diputatuak, Ainhoa Aizpuruk, eta Ogasun eta Finantza diputatuak, Jabier Larrañagak, Beasaingo GH Cranes & Components enpresaren instalazioak ezagutu dituzte, jasogailu adimentsuen alorrean konpainia honek egindako berrikuntzak bertatik bertara ikusi ahal izateko. Bileran parte hartu dute baita ere GHko arduradunek –tartean Jose Antonio Guerra zuzendari nagusia– eta partekatu ahal izan dituzte Foru Aldundiaren lan ildoak Ekonomia Suspertzeko Planaren inguruan, nahiz enpresaren 2016-2020ko Plan Estrategikoan jasotako helburu nagusiak.
Bere instalazioen modernizazioa eta ekoizpen prozesuen automatizazioa bultzatzeko lanean buru-belarri dihardu azken urteotan GHk. Bestalde, nazioarteko merkatuetan duen presentzia indartzeko estrategian sakondu du; gaur egun ekoizpien plantak ditu Mexikon, Brasilen, Estatu Batuetan eta Polonian, eta egoitza komertzialak Peru, India, Frantzia eta Portugalen. Tailandia eta Iranera ere, besteak beste, zabaldu du bere presentzia tokiko enpresekin teknologia transferentziaren bitartez egindako aliantzaren bitartez. Diputatuek bisitan zehar ikusi ahal izan dituzte berrikunntzaren alorrean egindako inbertsio indartsuak, zeinen bitartez beren produktuetan kudeaketa adimentsurako elementuak integratu ahal izan dituzten, “grua adimentsu” izatera pasatuz.
Ekonomia Sustapeneko diputatuak Berrikuntzan egindako apustuen beharra azpimarratu du, nola produktuetan, nola ekoizpen eta kudeaketa sistemetan, eta “gure enpresen lehiakortasuna sendotzeko egin beharreko bidea” dela jakinarazi du. 4.0 industriara begira egin beharreko eraldatzea azpimarratu du, bereziki. “Industria produktuei balio erantsia emateko ezinbesteko bidea bilakatzen ari da, produkzio hutsetik harago joanez eta Gipuzkoan negozio eredu lehiakorrak sendotzeko ia bide bakarra bilakatuz. Gure lurraldea prest dago, pausoak ematen ari gara iraultza berri horretara egokitzeko, industria sendo bat daukagulako, industria eredu berri honetan lidergoa hartzeko prest. Eraldatze honetan gure enpresak babesteko determinazio erabatekoa daukagu”, azpimarratu du Aizpuruk.
2722