Ruta de navegación

Publicador de contenidos

Atrás La convocatoria de subvenciones para entidades sociales priorizará los proyectos de inclusión

La convocatoria de subvenciones para entidades sociales priorizará los proyectos de inclusión

Maite Peña ha realizado un llamamiento a las entidades y asociaciones guipuzcoanas para que “presenten proyectos de ese tipo”. Se destinarán 850.000 euros

Aldundiak gaur aurkeztu du diru-laguntzen 2017ko deialdia, Gipuzkoan gizarte zerbitzuen eremuan diharduten irabazi asmorik gabeko gizarte ekimeneko entitateei zuzendua. Aurten, inklusioari lotutako proiektuak hobetsiko dira. Foru gobernuak  850.000 euro bideratuko ditu guztira, proiektuak aurkeztuko epea otsailaren 18an amaituko da (oinarriak Aldundiaren egoitza elektronikoan kontsultatu, www.gfaegoitza.eus), eta diru-laguntzak honako lan ildoetan banatuko dira: gizarte esku hartzeko programak -720.000 euro-, prebentzioa eta sentsibilizazioa -110.000 euro- eta gizarte behar berrien eta gizarte arretaren inguruko ikerketa eta berrikuntza proiektuak -20.000 euro-.

Gaur goizeko aurkezpenean, Maite Peña Gizarte Politikako diputatuak dei egin die elkarte eta entitate gipuzkoarrei “mota honetako proiektuak aurkeztu ditzaten”, izan ere, aurten lehentasuna eta diru-hornidura handiagoa izango dute, Elkar-EKIN 2016-20120 planaren helburuekin bat eginda, hau da, bazterkerian edo bazterkeria arriskuan dauden pertsonak gizarteratzen laguntzeko. Diputatuak gaineratu plan honek “hasiera eman” diola gizarteratzearen agendari Gipuzkoan: “Gipuzkoa gizarte ezberdintasun txikiena duen lurraldea izatea nahi dugu. Eta hori da, hain zuzen ere, plan honek bilatzen duena” azpimarratu du diputatuak. “Plan honen bitartez, Aldundiak bere gain hartu du lan hau guztiaren buru izatea eta koordinatzea, denon artean Gipuzkoa inklusibo eta solidarioago bat lortu dezagun”. Horren harira nabarmendu du berrikuntza eta ikerketa “ezin direla” bakarrik arlo ekonomikora “mugatu”. “Gizarte politiketan ere, ezinbestekoa da esperimentatzea eta etorkizunari aurre hartzea”.

Iazko diru-laguntzei dagokienez, deialdi honen bidez, 240 programa jarri ziren martxan, Gipuzkoako 95 elkarteren eskutik. Entitate onuradunetako bat Acabe Gipuzkoa izan da, anorexia eta bulimiaren aurkako elkartea. Informazio eta laguntza zerbitzuen bitartez, hau da, Gainditzen (online zerbitzua -info@acabegi.org- eta presentziala) eta Gainditzegune, 67 kasu berri izan ziren JPT (Jateko Portaerako Trastornoak) zutenak, horietatik 3 gizonezko, eta batez besteko adina 22 urtekoa zela. Nolanahi ere, gaurko agerraldian Garbiñe Aguirre ACABE Gipuzkoako koordinatzaileak ohartarazi du azken 2-3 urtetan elkartera “gero eta ume gehiago” etortzen ari direla, “10-11 urtekoak JPTak jota”, eta hori “oso larria” dela. “Pediatrek egiaztatzen dute ume horiek pisu galera dutela, baina ez diote garrantzi handirik ematen, behin-behineko zerbait delakoan. Dena den, gure gizartean arazo horretaz kontziente izan behar dugu, eta prebentzio neurri gehiago hartu”, gaineratu du Aguirrek.

Iazko beste entitate onuraduna Why Not? Fundazioa izan da, bi proiekturekin buruko gaixotasuna duten pertsonen eta beraien familien bizi kalitatea hobetzeko, baina ez osasun arloan, aisialdian baizik. Alde batetik, “Txoko Why Not” topagunea, “elkarte sozial modukoa gure jarduerak egiteko. 150 lagun daude izena emanda, eta horietatik 40 finkoak dira”, azaldu du Ainara Hernando Why Not?-eko kideak. “Asteko programazioaren barruan 10 tailer edo jarduera egiten ditugu, adibidez, irakurketa taldea, antzerkia, ingelesa, musikoterapia, informatika edo gimnasia emozionala”. Beste proiektua “Why Not Irratia” da, irrati ibiltaria, buruko gaixotasuna duten pertsonek egina. Dagoeneko 100 ahots baino gehiago ditu, eta 500dik gora irratsaio egin dituzte, “irratizaleek beraien emozio eta pentsamenduak sortu, komunikatu eta adierazten dituztela”, esan du Hernandok.

Agerraldia amaitzeko, Foru gobernuaren diru-laguntza hauen harira Maite Peñak azpimarratu du gizarte ekimeneko entitate eta elkarteak, “horietako asko tamaina txikikoak”, funtsezko partaideak direla gizarte babeserako sistemak behar bezala funtzionatu dezan. “Erakundeok haien eskutik joan behar dugu, haien gertutasunagatik, askotan gu iristen ez garen tokira iristen direlako, kaleko errealitatea ezagutzen dutelako, eta badakitelako zeintzuk diren behar zehatzak”. Haren esanetan, Gipuzkoaren gizarte arretarako sistemak, bi ezaugarri nagusi eta bereizgarri dauzka, “Europan eredu” bihurtzera eraman dutenak. “Alde batetik, elkarlana hirugarren sektorearekin, etorkizunari modu kolektiboan aurre egin diezaiogun, oinarri gisa gizarte ekonomikoki eta sozialki orekatua eraikitzeko. Eta bestetik, pertsonengan arreta jartzea, beraien bizi kalitatean eta duintasunean, ezin dugulako inor atzean utzi”. 

El año pasado se pusieron en marcha 240 programas de la mano de 95 asociaciones de Gipuzkoa
  

1577